Lidertza sendotu nahi du bihar Estanda Ordiziak Cantabrian
Denboraldi hasiera paregabea egiten da Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea. Jokatutako partida guztiak irabazi ditu, eta bakarrik doa sailkapen buruan. Bihar Castro Urdialesen (Cantabria, Espainia) jokatuk...
Denboraldi hasiera paregabea egiten da Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea. Jokatutako partida guztiak irabazi ditu, eta bakarrik doa sailkapen buruan. Bihar Castro Urdialesen (Cantabria, Espainia) jokatuko dute Flaviobriga taldearen aurka, 18:00etan. Bi taldeek ondo ezagutzen dute elkar, azken urteetan behin baino gehiagotan jokatu behar izan baitute elkarren aurka. Emilio Ortiz entrenatzaileak dioenez, partida “orekatua” izango da, baina balantza ordiziarren alde dagoela uste du, liderrak direlako eta moralki “oso indartsu” daudelako. Ortizek, hala ere, nabarmendu du liga hasi besterik ez dela egin, eta harrotasunari eutsi bai, baina umilak izan behar dutela. “Guk dakigun bezala jokatu behar dugu, eta hala egiten badugu ez gara esku hutsik etorriko”.












