Tasen %3ko igoera onartu du Urretxuko Udalak

Atzo iluntzean Osoko Bilkura ospatu zuten Urretxun. 2012. urteko udal tasen igoera landu zuten bertan. Oro har, Urretxuko Udalak %3ko igoera aplikatu die tasei, KPIak finkatu duena, alegia. Igoera desberdina da bestelako puntu batzuetan. Zaborrei dagokienez, igoera %10ekoa izan da, sasieta mankomunitateak hala proposatuta. turismoei eta motozikloei dagokienean, tasaren igoera %2aren eta %5aren artean izango dute: potentziaren, kontsumoaren eta kutsaduraren arabera igoera handiagoa edo txikiagoa izango da. Kontsumoa eta kutsadura gutxitzea sarituko da, halaber. Etxeetako ur kontagailuei dagokienean, %200a izan da igoera. Aquagest-en proposamenez, Urretxuko Udalak telekontagailuak ezartzearen aldeko apustua egin du. Ur horniketaren errendimendua txikiagoa den lekuetan hasiko dira telekontagailuak ezartzen, eta 3 edo 4 urteko epean herriko eraikin guztietan jarriko dute. Azkenik, kirol zerbitzuen kasuan, Udalak iazko ildotik jarraituko du. Kirol txartel edo abonu bakarra lehenetsiko du, prezioak mantenduz.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa