Aitor Perez Arrietak ez du jarraituko Lampren, 2012tik aurrera
Aitor Perez Arrietak ez du segituko Lampre-ISD taldean 2012tik aurrera. Txirrindulari zegamarraren erabakia Ampo etxeak hartutako erabakiarekin dago lotuta, babesleak ez baitu jarraituko talde italiarra laguntzen. Arrietak urtebete egin du Giuseppe Sar...
Aitor Perez Arrietak ez du segituko Lampre-ISD taldean 2012tik aurrera. Txirrindulari zegamarraren erabakia Ampo etxeak hartutako erabakiarekin dago lotuta, babesleak ez baitu jarraituko talde italiarra laguntzen. Arrietak urtebete egin du Giuseppe Saronnik zuzentzen duen taldean. Arrietaren etorkizuna, Ampo enpresak hartutako erabakiaren baitan dago, neurri handi batean.
34 urteko zegamarra Footon eta Murtzia taldeetan aritu izan da lehen. Egungo egoerarekin, leku egokirik aurkituko ez balu erretiroan pentsatuko lukeela adierazi dio Berria egunkariari.