Ion Telleria gazte independentista aske geratuko da, 12.000 euroko bermea ordaindu eta gero
Ion Telleria gazte independentista Ion Telleria gazte independentista aske geratuko da gaur, 12.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Telleria 2010eko abuztuaz geroztik zegoen espetxeratuta. Egun Valdemoron (Madril) zegoen preso. Telleria ekainaren 9an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Senpereko lakuaren inguruan. Telleriak telefonoz deitzeko aukera izan zuen, eta berak eman zion lankide bati atxiloketaren berri. Gazte erakundeen aurka 2009an Espainiako Poliziak hasitako operazioa eta Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua tarteko atzeman zuten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman zuenez, Telleria Urruñan (Lapurdi) bizi zen eta «bizitza erabat publikoa egiten zuen». Kontrol neurri zorrotzak 2010eko ekainaren 10ean libre utzi zuen epaileak idiazabaldarra, kontrol neurri zorrotzak ezarrita. Telleria bere Urruñako etxetik lanera joateko edo oinarrizko zereginetarako bakarrik irten zitekeen bizitokitik. Gazte independentista Info 7 irratiko kazetaria zen momentu hartan, eta arratsaldeko albistegia aurkezten zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka igorritako euroagindua tarteko, ekainaren 15erako Paueko epaitegian bistarako hitzordua jarri zion epaileak, Espainiara eraman ala ez erabaki aurretik. Espainiak ez zituen data horretarako beharrezko agiriak entregatu, eta auzi saioa hilaren 22ra atzeratzea erabaki zuen epaileak. Madrilen esku utzi zuten Ekainaren 22an Paueko epaitegian izan zen idiazabaldarra. Telleriak auzi saioan hitza hartu eta azkeneko urte hauetan «200bat gazte beraien ideia politikoak defendatzeagatik espetxeratuak eta torturatuak» izan direla esan zuen. [...]
Ion Telleria gazte independentista aske geratuko da gaur, 12.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Telleria 2010eko abuztuaz geroztik zegoen espetxeratuta. Egun Valdemoron (Madril) zegoen preso.
Telleria ekainaren 9an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Senpereko lakuaren inguruan. Telleriak telefonoz deitzeko aukera izan zuen, eta berak eman zion lankide bati atxiloketaren berri. Gazte erakundeen aurka 2009an Espainiako Poliziak hasitako operazioa eta Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua tarteko atzeman zuten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman zuenez, Telleria Urruñan (Lapurdi) bizi zen eta «bizitza erabat publikoa egiten zuen».
Kontrol neurri zorrotzak
2010eko ekainaren 10ean libre utzi zuen epaileak idiazabaldarra, kontrol neurri zorrotzak ezarrita. Telleria bere Urruñako etxetik lanera joateko edo oinarrizko zereginetarako bakarrik irten zitekeen bizitokitik. Gazte independentista Info 7 irratiko kazetaria zen momentu hartan, eta arratsaldeko albistegia aurkezten zuen.
Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka igorritako euroagindua tarteko, ekainaren 15erako Paueko epaitegian bistarako hitzordua jarri zion epaileak, Espainiara eraman ala ez erabaki aurretik.
Espainiak ez zituen data horretarako beharrezko agiriak entregatu, eta auzi saioa hilaren 22ra atzeratzea erabaki zuen epaileak.
Madrilen esku utzi zuten
Ekainaren 22an Paueko epaitegian izan zen idiazabaldarra. Telleriak auzi saioan hitza hartu eta azkeneko urte hauetan «200bat gazte beraien ideia politikoak defendatzeagatik espetxeratuak eta torturatuak» izan direla esan zuen. Horregatik «lege injustoak» ez aplikatzeko eskatu zion idiazabaldarrak. Epaileak onartu egin zuen euroagindua, eta agintari frantsesek Madrilen esku utzi zuten Info 7 irratiko esataria. Fernando Andreu epaileak kartzelaratzeko agindua eman zuen ondoren.
2011ko abuztuan bete zen urte bat espetxeratu zutenetik. Lehendabizi Soto del Realeko kartzelan eduki zuten, eta egun Valdemoron zegoen.12.000 euroko fidantza ordainduta aske geratu zen, atzo. Telleriarekin batera, Olatz Izagirre gazte independentista ere aske utziko dute, fidantzapean.
Harrera herrian
Jon Telleria bere jaioterrira iritsi bezain pronto harrera dira egitekoak ezker abertzaleko kideak, lagunak zein herritarrak.














