
Zumalakarregi museoan XIX. mendeko gerrila taktikak gaia landuko dute azaroan zehar. Lehen tailerra larunbatean egin zuten. Arratsalde batez gerlari bilakatu ziren umeak. Hainbat hitz klaberen esanahia aurkitu eta gero, gerra karlistei buruzko informazioa bildu zuten. Gero bi bandoak sortu eta mozorrotu egin ziren. Mezu zifratuak, satorrak, generalak… zeintzuk izango ziren erabaki eta gerrari hasiera eman zioten. Gerra horrek beste gerra batzuek baino bukaera hobea izan zuen. Bestalde, datorren larunbatean Zein da zure gerlari taktika? gaia jorratuko dute, 17:30ean hasita

Beasaingo Udal Gobernu berriak, udalaren gestioa herritarrei irekitzeko asmoz, parte-hartze guneak sortu nahi ditu. Horretarako, azaroan zehar, auzoz-auzo bilerak egingo dituzte herritarrekin elkartu eta dituzten kezkak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. Batzar horietan lehenak, bihar izango dira: 18:00etan Matxinbentako elkartean eta 20:00etan, Astigarretako Astauzel elkartean. Datozen egun eta asteetan, Garine, Arriaranen, Gudugarretan, Beasainmendin, Igartzan, Lazkaibarren, Ezkiagan, eta erdigunean egingo dituzte bilerak. Bilera sorta honen bidez, herritarrek udalean gertatzen denaren inguruan zuzeneko informazioa jasotzeko aukera ere izango dutela esan dute udaletik. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, “parte-hartze gune horien helburu nagusia udala herritarrengana gerturatu eta herritarrek dituzten kezka, paroposamen edo gainerakoak zuzenean entzutea da, ondoren proposamen horiek beren bidea egin dezaten ahaleginak egiteko”. Parte hartzea bultzatzeko ekimenen barruan, gobernu taldea osatzen duten zinegotziek, herritarrekin elkartzeko ordutegi bat zehaztu dute. Batzordeetan parte hartzeko aukera ere zabalik dagoela gogoratu dute, eta horietan parte hartzeko dauden bideak zein diren azaldu dituzte: www.beasain.net webgunean dagoen Berriak atalaren bidez, harrera@beasain.net helbidera mezua bidalita, edo 943 02 80 50 telefonora deituta. Talde iraunkorra lanean Zezilia Herrador Parte-hartze zinegotziak jakitera eman duenez, dagoeneko martxan dago Beasainen sortu berri den Parte hartzeko talde iraunkorra deiturikoa. Lan taldean, momentuz, 25 eta30 pertsona inguru ari dira lanean, “baina herritar orok dauka aukera talde [...]

Ion Telleria gazte independentista Ion Telleria gazte independentista aske geratuko da gaur, 12.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Telleria 2010eko abuztuaz geroztik zegoen espetxeratuta. Egun Valdemoron (Madril) zegoen preso. Telleria ekainaren 9an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Senpereko lakuaren inguruan. Telleriak telefonoz deitzeko aukera izan zuen, eta berak eman zion lankide bati atxiloketaren berri. Gazte erakundeen aurka 2009an Espainiako Poliziak hasitako operazioa eta Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua tarteko atzeman zuten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman zuenez, Telleria Urruñan (Lapurdi) bizi zen eta «bizitza erabat publikoa egiten zuen». Kontrol neurri zorrotzak 2010eko ekainaren 10ean libre utzi zuen epaileak idiazabaldarra, kontrol neurri zorrotzak ezarrita. Telleria bere Urruñako etxetik lanera joateko edo oinarrizko zereginetarako bakarrik irten zitekeen bizitokitik. Gazte independentista Info 7 irratiko kazetaria zen momentu hartan, eta arratsaldeko albistegia aurkezten zuen. Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka igorritako euroagindua tarteko, ekainaren 15erako Paueko epaitegian bistarako hitzordua jarri zion epaileak, Espainiara eraman ala ez erabaki aurretik. Espainiak ez zituen data horretarako beharrezko agiriak entregatu, eta auzi saioa hilaren 22ra atzeratzea erabaki zuen epaileak. Madrilen esku utzi zuten Ekainaren 22an Paueko epaitegian izan zen idiazabaldarra. Telleriak auzi saioan hitza hartu eta azkeneko urte hauetan «200bat gazte beraien ideia politikoak defendatzeagatik espetxeratuak eta torturatuak» izan direla esan zuen. [...]

Lazkaoko Udalak orokorrean %2,8 igoko ditu zergak eta tasak datorren urterako, aurtengo urterako KPIk autonomia erkidegoan izango duen igoera aurreikuspenaren portzentaia bera. Hala ere, zenbait arlotan ez du aplikatuko hazkunde hori, eta bien bitartean hobari edo exentzio neurri berriak ere sortu ditu. Gehiago igoko diren tasen artean dago trakzio mekanikodun ibilgailuaren zerga, baina ziklomotor, motor eta turismo motako autoei dagokiena soilik. Zaldi fiskal potentziaren arabera portzentualki haziko da ibilgailuagatik ordaindu beharreko kopurua. Kamioi eta autobusena ez dute igo. Hileta zerbitzuen tasa ere igo egin da, Kepa Goenaga Ogasun zinegotziaren arabera orain arteko zerga «desfasatuta» zegoelako, «aspaldi berrikusi gabe». Udalaren kostu errealera egokitu dute. Kiroldegiko kuota eta ikastaroen matrikula %4 igoko da. «Kiroldegia handitzeko obrek eta instalazioek eragin dute. Udalari urteko 300.000 euroko defizita eragiten dio. Igoerarekin ez da hutsunea estaliko, inondik inora, baina egokitzearren igo dugu». Igoerarik ez urak eta zaborrak Ura eta zaborra ez da garestituko, nahiz Gipuzkoako Urakek eta Sasieta Mankomunitateak udalari %8 inguru gehiago kobratuko dioten zerbitzu bakoitza. «Azken urteetan igoera handiak egin dira, eta izoztea erabaki dugu, kostu horietan herritarrei atsedentxo bat emateko». Hobarien sailean, etxearen kontribuzioan (IBI delakoa) lanbide arteko gutxieneko soldatara (641 euro) iristen ez diren familiei %100eko deskontua aplikatuko zaie, zerga ezereztuz. «Orain [...]

Astearteroko moduan, gaiz ondo hornituta jarri zituzten salpostuak, atzo, Goierriko baserritarrek Beasaingo plazapean. Lehiaketaren pizgarria zeukaten berezi, Udazken Kulturalaren barruan eta 22. aldiz fruta eta barazki sariketa egin baitzen, Udalak antolatuta. Errezil sagarraren saria ez zuten eman, sagar gutxi izaki, aurrez galdetu eta nekazariek ez zeukatelako aukera handiegirik plazara ekartzeko. Lau epaile, binaka, ordu eta erdian ibili ziren mahaiz mahai, 21 posturen artean produktu-barietate onena nork zeukan begira. Mari Mar Zelaia, udaleko Zerbitzu, Landa eta Ingurumen zinegotzia, eta Jose Inazio Aramendi zerbitzuburua aritu ziren batetik; Batzokia jatetxeko Iñigo Sanchez sukaldaria eta Kikara eta Salbatore Hoteleko Jon Aierbe, bestetik. Lanak izan zituzten postu onena aukeratzen, behin puntuak batuta berdin geratu baitziren aurreneko bi nekazariak. Aramako Iturriozkoa irabazle Azkenean, eta salmahaian zeukan «berrikuntza ukitua» kitarako gehigarri modura baloratuta, Aramako Iturriotz baserriko Juan Martin Arizmendiri eman zioten lehenengo saria. «Innobazio puntu bat du. Besteren artean, sagar saski ederrak ekarri ditu, eta arlo horri ere kasu egin izana aitortu diogu. Etxeko kakiak eta kiwiak ere betiko produktuetatik desberdintasuna dira», zioen epaile batek. Bigarren Beasaingo Altamira auzoko Atari Eder etxeko Maria Rosario Txintxurreta izan da. Hirugarren, Gabiriako Agerreberriko Maria Etxezarreta. Besteak beste, esnegorri perretxiko saskikada zeukan, 12,200 kilo denera; baita arbi buru txiki-txikiak ere, piper [...]

Ostadar Mendi Astearen baitan antolatutako argazki lehiaketako sariak hilaren 25ean banatuko dituzte; 400 bat argazkilariren lanak jaso dituzte aurten.

Goierri mendi elkartearen egoitzan eman daiteke izena; ''paisaia aberastasun handiko'' ingurua da.

Ezker abertzaleak urtero antolatzen duen omenaldiaren barruan, mus txapelketa azkarra egin zuten joan den ostiralean, azaroaren 4an, Xume edaritegian. Guztira 32 bikotek parte hartu zuten, giro ederrean. Enbidoka eta hordagoka aritu eta gero, Ordiziako Xabier Apaolazak eta Oskar Karlosek irabazi zuten lehiaketa. Bigarren postuan Loli Acosta (Gabiria) eta Joxean Rojo (Ibarra) geratu ziren. Hirugarren, Xabier Esnaola eta Joseba Usabiaga ordiziarrek egin zuten, eta laugarren berriz, Inazio Imaz eta Lontxo Otaegi idiazabaldarrek. Sariak eskuratuta, pozik etxeratu ziren guztiak

Baserri giroan kokatutako filma da Ander, homosexualitatea euskarazko film batean, eta testuinguru horretan lantzen duen lehendabiziko filma izan zen.

Azaroaren 20ko hauteskundeei begira, ekitaldia egingo du gaur Amaiurrek Beasainen. Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da, 19:00etan hasita. Informazio gehiagorako, sartu www.amaiur.info helbidean.

Beasaingo Odolkiaren Lehiaketara Olano harategiak aurkeztu duen odolkia aukeratu dute aurten odolkirik onenaren saria emateko eta, beraz, datorren urtera arte, olanotarrak izango dira Odolkiaren Erregeak. Aurtengoa, irabazten duten zazpigarren aldia da. Jendearen zorion agurren artean eta Loinaz Usabiaga, Luis Usabiaga eta Isabel Imaz ama ondoan dituela, odolki on bat egiteko sekretua zein den azaldu du Jose Manuel Olanok. Dagoeneko sarritan entzungo zenuten, baina, zer du horren berezia Beasaingo odolkiak? Berezitik ez du ezer, gureak ez behintzat nire ustez. Nik uste dut saiatzea dela sekretua, eta odolkia mimo handiz egitea. Genero ona edukita gainera, gauzak errazago egiten dira, eta horrenbeste urteren ondoren eskua ere hartzen diozu. Erabili beharreko kantitateak ere ondo kalkulatuta ditugu. Odolkairen Kofradiak zehaztuta ditu Beasaingo odolkiaren ezaugarriak. Horiek jarraitzea beharrezkoa da? Kofradiak odolki on baten oinarria zein izan behar den zehazten du. Baina gero bakoitzak nahi duena egin dezake, eta azkenean, odolkigile bakoitza bere egiteko moduan oinarritzen da. Espezieek garrantzia dutela esaten dute, baina guk apenas erabiltzen ditugu. Hemen inguruan bildutako oregano eta perrexil pixka bat bakarrik. Nik uste dut hemen ez dagoela espezie askorik erabiltzeko ohiturarik eta nahiko odolki naturalak egiten ditugula. Finalera sailkatutako zortzi odolkigileak goierritarrak izan zineten, eta lau beasaindarrak. Zergatik dela uste duzu? Gehienbat [...]

