Salpostuetan berrikuntzari saria
Astearteroko moduan, gaiz ondo hornituta jarri zituzten salpostuak, atzo, Goierriko baserritarrek Beasaingo plazapean. Lehiaketaren pizgarria zeukaten berezi, Udazken Kulturalaren barruan eta 22. aldiz fruta eta barazki sariketa egin baitzen, Udalak antolatuta. Errezil sagarraren saria ez zuten eman, sagar gutxi izaki, aurrez galdetu eta nekazariek ez zeukatelako aukera handiegirik plazara ekartzeko. Lau epaile, binaka, ordu eta erdian ibili ziren mahaiz mahai, 21 posturen artean produktu-barietate onena nork zeukan begira. Mari Mar Zelaia, udaleko Zerbitzu, Landa eta Ingurumen zinegotzia, eta Jose Inazio Aramendi zerbitzuburua aritu ziren batetik; Batzokia jatetxeko Iñigo Sanchez sukaldaria eta Kikara eta Salbatore Hoteleko Jon Aierbe, bestetik. Lanak izan zituzten postu onena aukeratzen, behin puntuak batuta berdin geratu baitziren aurreneko bi nekazariak. Aramako Iturriozkoa irabazle Azkenean, eta salmahaian zeukan «berrikuntza ukitua» kitarako gehigarri modura baloratuta, Aramako Iturriotz baserriko Juan Martin Arizmendiri eman zioten lehenengo saria. «Innobazio puntu bat du. Besteren artean, sagar saski ederrak ekarri ditu, eta arlo horri ere kasu egin izana aitortu diogu. Etxeko kakiak eta kiwiak ere betiko produktuetatik desberdintasuna dira», zioen epaile batek. Bigarren Beasaingo Altamira auzoko Atari Eder etxeko Maria Rosario Txintxurreta izan da. Hirugarren, Gabiriako Agerreberriko Maria Etxezarreta. Besteak beste, esnegorri perretxiko saskikada zeukan, 12,200 kilo denera; baita arbi buru txiki-txikiak ere, piper [...]
Astearteroko moduan, gaiz ondo hornituta jarri zituzten salpostuak, atzo, Goierriko baserritarrek Beasaingo plazapean. Lehiaketaren pizgarria zeukaten berezi, Udazken Kulturalaren barruan eta 22. aldiz fruta eta barazki sariketa egin baitzen, Udalak antolatuta. Errezil sagarraren saria ez zuten eman, sagar gutxi izaki, aurrez galdetu eta nekazariek ez zeukatelako aukera handiegirik plazara ekartzeko. Lau epaile, binaka, ordu eta erdian ibili ziren mahaiz mahai, 21 posturen artean produktu-barietate onena nork zeukan begira.
Mari Mar Zelaia, udaleko Zerbitzu, Landa eta Ingurumen zinegotzia, eta Jose Inazio Aramendi zerbitzuburua aritu ziren batetik; Batzokia jatetxeko Iñigo Sanchez sukaldaria eta Kikara eta Salbatore Hoteleko Jon Aierbe, bestetik. Lanak izan zituzten postu onena aukeratzen, behin puntuak batuta berdin geratu baitziren aurreneko bi nekazariak. Aramako Iturriozkoa irabazle Azkenean, eta salmahaian zeukan «berrikuntza ukitua» kitarako gehigarri modura baloratuta, Aramako Iturriotz baserriko Juan Martin Arizmendiri eman zioten lehenengo saria. «Innobazio puntu bat du. Besteren artean, sagar saski ederrak ekarri ditu, eta arlo horri ere kasu egin izana aitortu diogu. Etxeko kakiak eta kiwiak ere betiko produktuetatik desberdintasuna dira», zioen epaile batek.
Bigarren Beasaingo Altamira auzoko Atari Eder etxeko Maria Rosario Txintxurreta izan da. Hirugarren, Gabiriako Agerreberriko Maria Etxezarreta. Besteak beste, esnegorri perretxiko saskikada zeukan, 12,200 kilo denera; baita arbi buru txiki-txikiak ere, piper mota aukera zabalarekin.Gainontzean, Zaldibiako Gaztelu baserrikoek onddo beltz sorta bat zeukaten. «Kolpetxo bat izan da. Orain, euri gehiegi egin du segi ahal izateko. Aurtengoak horrela beharko du», zioen Gaztelukoak. Sagar errezil batzuk ere bazituen. Azokan, garai honetarako kopuruz eskas ikusi dira. Betiko kalitateak atzo sari berezia merezi izan zien nekazariei.













