Udala herriko auzo guztietako herritarrekin bilduko da
Beasaingo Udal Gobernu berriak, udalaren gestioa herritarrei irekitzeko asmoz, parte-hartze guneak sortu nahi ditu. Horretarako, azaroan zehar, auzoz-auzo bilerak egingo dituzte herritarrekin elkartu eta dituzten kezkak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. Batzar horietan lehenak, bihar izango dira: 18:00etan Matxinbentako elkartean eta 20:00etan, Astigarretako Astauzel elkartean. Datozen egun eta asteetan, Garine, Arriaranen, Gudugarretan, Beasainmendin, Igartzan, Lazkaibarren, Ezkiagan, eta erdigunean egingo dituzte bilerak. Bilera sorta honen bidez, herritarrek udalean gertatzen denaren inguruan zuzeneko informazioa jasotzeko aukera ere izango dutela esan dute udaletik. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, “parte-hartze gune horien helburu nagusia udala herritarrengana gerturatu eta herritarrek dituzten kezka, paroposamen edo gainerakoak zuzenean entzutea da, ondoren proposamen horiek beren bidea egin dezaten ahaleginak egiteko”. Parte hartzea bultzatzeko ekimenen barruan, gobernu taldea osatzen duten zinegotziek, herritarrekin elkartzeko ordutegi bat zehaztu dute. Batzordeetan parte hartzeko aukera ere zabalik dagoela gogoratu dute, eta horietan parte hartzeko dauden bideak zein diren azaldu dituzte: www.beasain.net webgunean dagoen Berriak atalaren bidez, harrera@beasain.net helbidera mezua bidalita, edo 943 02 80 50 telefonora deituta. Talde iraunkorra lanean Zezilia Herrador Parte-hartze zinegotziak jakitera eman duenez, dagoeneko martxan dago Beasainen sortu berri den Parte hartzeko talde iraunkorra deiturikoa. Lan taldean, momentuz, 25 eta30 pertsona inguru ari dira lanean, “baina herritar orok dauka aukera talde [...]
Beasaingo Udal Gobernu berriak, udalaren gestioa herritarrei irekitzeko asmoz, parte-hartze guneak sortu nahi ditu. Horretarako, azaroan zehar, auzoz-auzo bilerak egingo dituzte herritarrekin elkartu eta dituzten kezkak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. Batzar horietan lehenak, bihar izango dira: 18:00etan Matxinbentako elkartean eta 20:00etan, Astigarretako Astauzel elkartean.
Datozen egun eta asteetan, Garine, Arriaranen, Gudugarretan, Beasainmendin, Igartzan, Lazkaibarren, Ezkiagan, eta erdigunean egingo dituzte bilerak.
Bilera sorta honen bidez, herritarrek udalean gertatzen denaren inguruan zuzeneko informazioa jasotzeko aukera ere izango dutela esan dute udaletik. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, “parte-hartze gune horien helburu nagusia udala herritarrengana gerturatu eta herritarrek dituzten kezka, paroposamen edo gainerakoak zuzenean entzutea da, ondoren proposamen horiek beren bidea egin dezaten ahaleginak egiteko”.
Parte hartzea bultzatzeko ekimenen barruan, gobernu taldea osatzen duten zinegotziek, herritarrekin elkartzeko ordutegi bat zehaztu dute. Batzordeetan parte hartzeko aukera ere zabalik dagoela gogoratu dute, eta horietan parte hartzeko dauden bideak zein diren azaldu dituzte: www.beasain.net webgunean dagoen Berriak atalaren bidez, harrera@beasain.net helbidera mezua bidalita, edo 943 02 80 50 telefonora deituta.
Talde iraunkorra lanean
Zezilia Herrador Parte-hartze zinegotziak jakitera eman duenez, dagoeneko martxan dago Beasainen sortu berri den Parte hartzeko talde iraunkorra deiturikoa. Lan taldean, momentuz, 25 eta30 pertsona inguru ari dira lanean, “baina herritar orok dauka aukera talde honetan, nahi edo ahal duen maiztasunez, parte hartzeko”. Herritarrez osatutako talde honek, Beasainekin lotura duten hainbat gai landuko ditu.
Taldea hilean behin elkartzen da Igartza jauregian, eta hurrengo bilea ostegunean izango da. Oraingo honetan, ordea, Igartza jauregian elkartu ordez, Dolarea hotelean egin dute hitzordua, 18:00etan.
AUZOETAKO BILEREN EGUTEGIA:
– BIHAR: 18:00etan, Matxinbentako elkartean. 20:00etan, Astigarretako Astauzel elkartean.
– OSTIRALEAN: 18:00etan, Garingo Muñogain elkartean. 20:00etan, Arriarango Intxaurpe elkartean.
– ASTELEHENEAN: 18:00etan, Gudugarretako auzotarrekin udaletxeko batzar aretoan. 20:00etan, Beasainmendiko auzotarrekin, udaletxeko batzar aretoan.
– AZAROAREN 17an: 18:30ean, Igartza auzokoekin eta ingurukoekin, Igartza jauregian.
– AZAROAREN 22an: 18:30ean, Lazkaibar eta Ezkiagako bizilagunekin, Murumendi ikastetxean.
– AZAROAREN 24an: 18:30ean, erdiguneko auzotarrekin, udaletxeko batzar aretoan.
ZINEGOTZIEN HARRERA ORDUTEGIAK:
– GAZTERIA ETA KIROLA (Aitor Sarriegi): Astelehenetan, 18:30etik 19:30era.
– UDAL ANTOLAKUNTZA (Aitor Larburu): Astelehenetan, 18:30etik 19:30era.
– HIRIGINTZA, OGASUNA ETA ONDAREA (Koldo Agirre): Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara.
– TURISMOA, ZERBITZUAK, LANDA INGURUNEA eta INGURUMENA (Mari Mar Zelaia): Astearteetan, 12:00etatik 13:00etara.
– PARTE HARTZEA, BERDINTASUNA, INMIGRAZIOA eta HEZKUNTZA (Zezilia Herrador): Astearteetan, 16:00etatik 17:00etara.
– GIZARTE-ONGIZATEA (Iñaki Saldaña): Asteazkenetan, 20:00etatik 21:00etara.














