Lazkaoko musikariek bihar ospatuko dute Santa Zezilia, kalejirarekin
Datorren asteartean, azaroak 22, da berez Santa Zezilia eguna, musikarien zaindaria. Festaburu horretan musika kalera ateratzeko ohiturak sendo irauten du Goierrin, herri askotan musika emanaldiak, kontzertuak eta kalejirak egingo baitira. Asko, astebu...
Datorren asteartean, azaroak 22, da berez Santa Zezilia eguna, musikarien zaindaria. Festaburu horretan musika kalera ateratzeko ohiturak sendo irauten du Goierrin, herri askotan musika emanaldiak, kontzertuak eta kalejirak egingo baitira. Asko, asteburuarekin batera.
Lazkaon, esate baterako, Lazkao Txiki Musika Eskolako bandak alaituko du herrigunea, bihar, ostirala. 17:30etik 18:30era kalejira egingo dute. Lehendabizi, Euskadi enparantzan emanaldia eskainiko dute, martxan abiatu aurretik.
Legorretan bihar eta etzi banatuko dituzte musika-doinuen emankizunak kalean, Neguko Festak hornitzeko bien bitartean. Santa Zezilia ospatzeko, bihar Elekun abesbatzak Legorretako kaleetan barrena kantaldiak egingo ditu, 20:00etan hasita.
Larunbatean, berriz, musika eskolako ikasleen txanda izango da. Kalejiran aterako dira txistulariak eta eskolako koruko kantariak, 17:30ean. Ondoren, herritar guztientzako gaztaina jana dago, 18:30ean, plazako pilotalekuan.
Batukada taldea Lazkaon
Lazkao Txiki musika eskolak perkusio-batukada taldea sortzeko asmoa du, eta parte hartu nahi duten goierritar guztiei deialdia zabaldu die (943 08 68 69, lazkaotxikime@euskalmet.net). Ez da baldintza berezirik behar. Saioak astean behin —ostiral iluntzean— egingo lituzkete, Iñaki Letamendia tolosarrarekin.
Partaideekin lehen bilera azaroaren 25ean egingo dute.Taldea abenduan abiarazi nahi dute.












