Aitzol Barandiaran eta Unai Gaztelumendi arituko dira bertsotan; parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du aurrez Motz tabernan.
Mikel Mungia, Urtzi Abanzabalegi, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia eta Iñaki Puyadena Ampo Ordiziako lehen taldeko jokalariak Euskadiren aritzeko deituak izan dira. Larunbatean entrenamendua egingo dute H...
Gabonetako loteria salgai dago erretiratuen etxean. 2011ko kuota ordainduta duten bazkideek erosi ahalko dute loteria, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara, egoitzan bertan.
Santa Zezilia egunaren harira, Segurako abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu ditu, etzirako. Goizeko hamaiketan mojen komentuan izango den meza nagusian Pedro Bilbaoren Adveniat Regnum Tuum meza eta bestehainbat abestu kantatuko dituzte. Meza hildako korukideen alde izango da. Meza bukatu eta bazkal garaira arte kalean ibiliko dira, kantuan. Bazkaria eta omenaldia Ordu biak aldera Izkiña jatetxera joango dira bazkaltzera. Koruko kideez gain, bertan izango dira Segurako Udaleko ordezkariak, erretorea, txistulariak eta beste hainbat arduradun ere. Aurten 65 urte bete dituztenez, bazkal garaian koruko bi kideri omenalditxoa egingo diete, hainbeste urtean kantuan ibili direlako. Omenduko dituzten bi kide horiek Luli Telleria eta Iñaki Sarriegi dira.
Asteleheneko bilera Astelehenean egindako lehen bileraren ondoren, kuadrilla bat prest agertu da lagun-taldeen arteko futbol txapelketa antolatzeko. Lagun-talde horrek berak deituta, bihar bilera egingo dute txapelketan parte hartu nahi duten guztie...
Barroko Aire musika zikloaren barruko hirugarren kontzertua etzi izango da, Khantoria taldearena. Ander Berrojalbizek (biolin barrokoa), Maider Lopezek (biola barrokoa) eta Virginia Gonzalok (klabezina) osatzen duten hirukoak errepertorio barrokoa inte...
Lazkaoko Kantaka abesbatzak eta abeslari dituen Goierrin zeharreko kideek Zarzuela gaua ikuskizuna egingo dute, bihar, ostirala, Andoainen (Gipuzkoa). 22:00etan hasiko da, Bastero kulturgunean. Sarrerak Kutxanet zerbitzuaren bitartez eros liteke aurretik, eta gauean antzokiko leihatilan (8 euro).
Errusiar entsalada prestatu beharko dute lehiakideek, bihar, 18:00etan hasita Ederrena pilotalekuan.
Espainiako Gorteetarako azaroaren 20ko hauteskundeei begira, lau alderdik osatu duten Amaiur koalizioari babesa eman diote Zegaman ere. Zubiak eraikitzen leloa du hauteskunde mezuak, eta zegamarrek ere zubia aukeratu dute argazkia ateratzeko, Anduetza ...
Idiazabalgo Festa Batzordeak argazki lehiaketa jarri du abian, festetako programa egiteko. Edozein formatutako argazkiak onartuko dituzte. Lanak kultura@idiazabal.info helbidera bidali behar dira. Nahi duenak udaletxera ere eraman ditzake, azaroaren ...
Segurako Udalak, 2012ko pareta eta poltsikoko egutegiak kaleratzeko helburuarekin martxan jarritako argazki lehiaketan zazpi lagunek parte hartu dute, eta guztira hamasei argazkik lehiatu dute. Epaimahaiko kideek argazki guztiak ikusi ondoren, sei auke...
5. Ureztapena. Erabiliko den ureztapen exudante motako ureztapena izango da. Metodo honekin, konpostarekin eta ereintza txikiarekin hezetasun kantitate egokia izango da paradetan. Ureztapen sistema honekin eta konpostarekin laster azalduko dira bert...
Itsasondoko XII. Ziklo-Kros proba igandean, azaroak 20, jokatuko da, eta ez egutegi ofizialean printzipioz azaltzen zen bezala larunbatean. Lezamako (Bizkaia) lehiaketa bertan behera geratu denez —hauteskundeengatik—, Itsasondoko Ijitu kirol elkart...
Datorren asteartean, azaroak 22, da berez Santa Zezilia eguna, musikarien zaindaria. Festaburu horretan musika kalera ateratzeko ohiturak sendo irauten du Goierrin, herri askotan musika emanaldiak, kontzertuak eta kalejirak egingo baitira. Asko, astebu...
Lazkaoko eta Ataungo realzale talde batek autobus zerbitzua jarri nahi du, Realak Anoetan jokatuko dituen Ligako eta Kopako partidak ikustera joateko. Gehienez 53 lagun hartuko dituzte, izena emandako ordena aintzat hartuta. Jende gehiago apuntatuz ger...
Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak Baskonia Fundazioa taldearen aurka jokatuko du bihar Majorin, 18:00etan. Caja Laboral talde ezagunaren harrobiko jokalariak aritzen dira taldean. Bestalde, saskibaloi eskola martxan jartzeko, 2000-2003 urteen arte...
Domarda elkartearen Amalur mendi sailak eta San Benito ikastolak Arabar Errioxara egunpasa antolatu dute, azaroaren 27rako. 08:00etan irtengo dira Itzala taberna paretik, autobusean, eta 18:30erako itzuli. Lehenik mendi buelta egingo dute, Pipaon herri...