Santa Zezilia eguna ospatzeko, abesbatzakoek festa egingo dute, etzi Seguran
Santa Zezilia egunaren harira, Segurako abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu ditu, etzirako. Goizeko hamaiketan mojen komentuan izango den meza nagusian Pedro Bilbaoren Adveniat Regnum Tuum meza eta bestehainbat abestu kantatuko dituzte. Meza hildako korukideen alde izango da. Meza bukatu eta bazkal garaira arte kalean ibiliko dira, kantuan. Bazkaria eta omenaldia Ordu biak aldera Izkiña jatetxera joango dira bazkaltzera. Koruko kideez gain, bertan izango dira Segurako Udaleko ordezkariak, erretorea, txistulariak eta beste hainbat arduradun ere. Aurten 65 urte bete dituztenez, bazkal garaian koruko bi kideri omenalditxoa egingo diete, hainbeste urtean kantuan ibili direlako. Omenduko dituzten bi kide horiek Luli Telleria eta Iñaki Sarriegi dira.
Santa Zezilia egunaren harira, Segurako abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu ditu, etzirako.
Goizeko hamaiketan mojen komentuan izango den meza nagusian Pedro Bilbaoren Adveniat Regnum Tuum meza eta bestehainbat abestu kantatuko dituzte. Meza hildako korukideen alde izango da. Meza bukatu eta bazkal garaira arte kalean ibiliko dira, kantuan.
Bazkaria eta omenaldia
Ordu biak aldera Izkiña jatetxera joango dira bazkaltzera. Koruko kideez gain, bertan izango dira Segurako Udaleko ordezkariak, erretorea, txistulariak eta beste hainbat arduradun ere. Aurten 65 urte bete dituztenez, bazkal garaian koruko bi kideri omenalditxoa egingo diete, hainbeste urtean kantuan ibili direlako. Omenduko dituzten bi kide horiek Luli Telleria eta Iñaki Sarriegi dira.














