Ampo Ordiziako zortzi jokalari Euskadirekin aritzeko deituak izan dira
Mikel Mungia, Urtzi Abanzabalegi, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia eta Iñaki Puyadena Ampo Ordiziako lehen taldeko jokalariak Euskadiren aritzeko deituak izan dira. Larunbatean entrenamendua egingo dute H...
Mikel Mungia, Urtzi Abanzabalegi, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia eta Iñaki Puyadena Ampo Ordiziako lehen taldeko jokalariak Euskadiren aritzeko deituak izan dira. Larunbatean entrenamendua egingo dute Hernanin, abenduaren 8an Anoetan Lisboako selekzioaren aurka duten partida jokatzeko.
Bestalde, Joanes Aierbe kapitainak bigarren taldearekin minutu batzuk jokatu zituen aurreko asteburuan, gaixoaldia gainditu eta ia urtebetean errugbi zelaietatik kanpo egon ondoren.













