Arabar Errioxara irteera antolatu dute Lazkaotik
Domarda elkartearen Amalur mendi sailak eta San Benito ikastolak Arabar Errioxara egunpasa antolatu dute, azaroaren 27rako. 08:00etan irtengo dira Itzala taberna paretik, autobusean, eta 18:30erako itzuli. Lehenik mendi buelta egingo dute, Pipaon herri...
Domarda elkartearen Amalur mendi sailak eta San Benito ikastolak Arabar Errioxara egunpasa antolatu dute, azaroaren 27rako. 08:00etan irtengo dira Itzala taberna paretik, autobusean, eta 18:30erako itzuli. Lehenik mendi buelta egingo dute, Pipaon herritik abiatu, Errezila mendia igo (1.380 m) eta Guardiara jaitsi. Bastidako Zaldibar upategian bazkalduko dute. Izena astelehenerako eman behar da, ikastolako idazkaritzan edo Amalurren (Pedro Solis, 630 10 84 55; Ttantton, 657 722 131).












