Argazki lehiaketa egingo dute Idiazabalen, festetako programa egiteko
Idiazabalgo Festa Batzordeak argazki lehiaketa jarri du abian, festetako programa egiteko. Edozein formatutako argazkiak onartuko dituzte. Lanak kultura@idiazabal.info helbidera bidali behar dira. Nahi duenak udaletxera ere eraman ditzake, azaroaren ...
Idiazabalgo Festa Batzordeak argazki lehiaketa jarri du abian, festetako programa egiteko. Edozein formatutako argazkiak onartuko dituzte. Lanak kultura@idiazabal.info helbidera bidali behar dira. Nahi duenak udaletxera ere eraman ditzake, azaroaren 30a baino lehen. Aukeratutako argazkiek saria jasoko dute.













