Hainbat zegamarrek Amaiur koalizioa babestu dute
Espainiako Gorteetarako azaroaren 20ko hauteskundeei begira, lau alderdik osatu duten Amaiur koalizioari babesa eman diote Zegaman ere. Zubiak eraikitzen leloa du hauteskunde mezuak, eta zegamarrek ere zubia aukeratu dute argazkia ateratzeko, Anduetza ...
Espainiako Gorteetarako azaroaren 20ko hauteskundeei begira, lau alderdik osatu duten Amaiur koalizioari babesa eman diote Zegaman ere. Zubiak eraikitzen leloa du hauteskunde mezuak, eta zegamarrek ere zubia aukeratu dute argazkia ateratzeko, Anduetza etxearen ondokoa, hain zuzen. Adin desberdineko hainbat lagun elkartu ziren helburu horretarako. Beraien arabera “Euskal Herriarentzat etorkizun berri baten eraikuntzan aurrera egiteko bokazioarekin aurkezten da Amaiur koalizioa bere herriaren aurrean. Euskal Herria eta Estatu espainiarraren arteko gatazka politikoa termino demokratikoetan gainditzeko zubia izan nahi dugu. Guztiok izan behar dugu zubi horren parte. Zegamako herriak ere eraikuntza horren parte izan nahi du”.
Bestalde, kanpainari bukaera emateko, bihar, azaroak 18, Amaiur koalizioaren aldeko afaria egingo dute herriko Ostatuan, 21:30ak aldera.













