Lagun-taldeen arteko futbol txapelketa antolatzeko bigarren bilera bihar da
Asteleheneko bilera Astelehenean egindako lehen bileraren ondoren, kuadrilla bat prest agertu da lagun-taldeen arteko futbol txapelketa antolatzeko. Lagun-talde horrek berak deituta, bihar bilera egingo dute txapelketan parte hartu nahi duten guztie...
Astelehenean egindako lehen bileraren ondoren, kuadrilla bat prest agertu da lagun-taldeen arteko futbol txapelketa antolatzeko. Lagun-talde horrek berak deituta, bihar bilera egingo dute txapelketan parte hartu nahi duten guztiekin, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Antolaketa lanetarako beste talderen bat prest dagoen jakin nahi dute momentuz ardura hartu duten gazteek, hala balitz, aurrerantzean txapelketa antolatzeko lanak haiek egin ditzaten. Beste talderik ez balitz aurkeztuko lan horretarako, bi aste barru txapelketa abian jartzeko lanean hasi nahi dute behin-behinean ardura hartu duten herritarrek.
Horregatik, biharko bilerara ahalik eta jende gehien joan dadin eskatu dute, txapelketan parte hartzeko zenbat talde dauden kontatzeko eta egutegia prestatzen hasteko.














