Realaren partidetarako autobusean izen-ematea
Lazkaoko eta Ataungo realzale talde batek autobus zerbitzua jarri nahi du, Realak Anoetan jokatuko dituen Ligako eta Kopako partidak ikustera joateko. Gehienez 53 lagun hartuko dituzte, izena emandako ordena aintzat hartuta. Jende gehiago apuntatuz ger...
Lazkaoko eta Ataungo realzale talde batek autobus zerbitzua jarri nahi du, Realak Anoetan jokatuko dituen Ligako eta Kopako partidak ikustera joateko. Gehienez 53 lagun hartuko dituzte, izena emandako ordena aintzat hartuta. Jende gehiago apuntatuz gero, itxaron zerrendan geratuko litzateke. Erlo tabernan (943 88 02 33) apuntatu behar da. Bonoak urtarriletik urtarrilera bitartekoak dira, eta ordainketa urtekoa egin behar da.
Autobusa, partida hasi baino ordu eta erdi lehenago abiatuko da, Ataungo Bittor jatetxetik. Ordu laurden geroago Lazkaon geldialdia egingo du, Lazkao Txiki Zelaian. Anoetatik itzulera, berriz, partida bukatu eta ordu laurdenera egingo du autobusak.