Segurako Argazki Lehiaketan zazpi lagunek parte hartu dute
Segurako Udalak, 2012ko pareta eta poltsikoko egutegiak kaleratzeko helburuarekin martxan jarritako argazki lehiaketan zazpi lagunek parte hartu dute, eta guztira hamasei argazkik lehiatu dute. Epaimahaiko kideek argazki guztiak ikusi ondoren, sei auke...
Segurako Udalak, 2012ko pareta eta poltsikoko egutegiak kaleratzeko helburuarekin martxan jarritako argazki lehiaketan zazpi lagunek parte hartu dute, eta guztira hamasei argazkik lehiatu dute.
Epaimahaiko kideek argazki guztiak ikusi ondoren, sei aukeratu dituzte guztien artetik: Julen Legorbururen Erromatarren martxa, Mertxe Fernandezen Korpus eguna, Pello Agirrezabalen The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan etaLetaniak errezatzen euria egin dezan eta Eskeine Legorbururen Zopa pertza etaZerura begira. Irabazleen izenak, abenduaren 16an emango dituzte jakitera, 19:00etan V. Euskal liburu, Disko eta Jostailu Azokan.
Bestalde, datorren urterako lehiaketarako gaia Nekazaritza Seguran izango da.
Egutegiak eskuragai
Egutegiak abenduaren 16tik aurrera egongo dira eskuragai honako saltokietan: Laura fruta-dendan, Itziar harategian, Miren Imaz estankoan, Ana Berbel botikan, Izaskun ile-apaindegian, Beheko Okindegian, Ondarre zerbitzu dendan eta Oreka fisioterapia zentroan.













