Segurako Elorri kultur elkarteak Ipuin, Bertso eta Marrazki Sariketa jarri dute abian
Ipuin, Bertso eta Marrazki Sariketa jarri du abian Segurako Elorri kultur elkarteak. Aurtengoa egiten duten zortzigarren aldia da, eta Joxean Ormazabal izena jarri diote, Elorrikoen hitzetan idazle zena izan baitzen hasiera-hasieratik lehiaketa horren arima eta gidaria. “Zor diogun gutxiena sariketari bere izena jartzea da”. Elorri kultur elkarteak euskara eta euskal kultura suspertzeko eta indartzeko helburuarekin antolatzen du lehiaketa hori. Deialdia, Goierriko ikastetxe gehienetara zabaltzeaz gain, Iparra-Hegoa kultur astean partaide izan diren ikastoletara eta herri eskoletara ere hedatu ohi dute, besteak beste, Urruñako, Ziburuko eta Azkaineko ikastoletara. Gai desberdinak Adin talde bakoitzak bere gaia izango du. Ipuinak banaka egin eta aurkeztu beharko dituzte. Marrazkiak ere banaka eginak izango dira, eta orijinalak izan beharko dute, ez kopiatuak. Bertsoei dagokionean, lehen bi adin taldeetakoek banaka edo binaka egin ahal izango dituzte, eta hirugarren adin taldekoek, banaka. Iaz bezala aurten ere, haur bakoitzak, atal bakarrean, bitan edo hirutan parte hartu dezake. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 2a izango da, ostirala. Parte hartzaile bakoitzak berak ikasten duen ikastetxean utzi beharko du bere lana. Epaimahaia urtero bezala, idazten, bertsotan eta margolaritzan adituak direnek osatuko dute. Sariak abenduaren 17an banatuko dituzte Segurako kultur etxean, eguerdiko hamabietan. Adin talde bakoitzeko eta arlo bakoitzeko irabazleari diploma berezi bat emango [...]
Ipuin, Bertso eta Marrazki Sariketa jarri du abian Segurako Elorri kultur elkarteak. Aurtengoa egiten duten zortzigarren aldia da, eta Joxean Ormazabal izena jarri diote, Elorrikoen hitzetan idazle zena izan baitzen hasiera-hasieratik lehiaketa horren arima eta gidaria. “Zor diogun gutxiena sariketari bere izena jartzea da”.
Elorri kultur elkarteak euskara eta euskal kultura suspertzeko eta indartzeko helburuarekin antolatzen du lehiaketa hori. Deialdia, Goierriko ikastetxe gehienetara zabaltzeaz gain, Iparra-Hegoa kultur astean partaide izan diren ikastoletara eta herri eskoletara ere hedatu ohi dute, besteak beste, Urruñako, Ziburuko eta Azkaineko ikastoletara.
Gai desberdinak
Adin talde bakoitzak bere gaia izango du. Ipuinak banaka egin eta aurkeztu beharko dituzte. Marrazkiak ere banaka eginak izango dira, eta orijinalak izan beharko dute, ez kopiatuak. Bertsoei dagokionean, lehen bi adin taldeetakoek banaka edo binaka egin ahal izango dituzte, eta hirugarren adin taldekoek, banaka.
Iaz bezala aurten ere, haur bakoitzak, atal bakarrean, bitan edo hirutan parte hartu dezake.
Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 2a izango da, ostirala. Parte hartzaile bakoitzak berak ikasten duen ikastetxean utzi beharko du bere lana.
Epaimahaia urtero bezala, idazten, bertsotan eta margolaritzan adituak direnek osatuko dute. Sariak abenduaren 17an banatuko dituzte Segurako kultur etxean, eguerdiko hamabietan. Adin talde bakoitzeko eta arlo bakoitzeko irabazleari diploma berezi bat emango diote eta aipamenak ere izango dira maila ematen duten beste lanentzako. Bestalde, partaide bakoitzak opari bana jasoko du. Sari banaketaren ondoren, hamaiketako egingo dute Elorri elkartean.
Hona adin taldeak eta gaiak:
–1. eta 2. maila (6-7 urte). Gaia: Olentzero autobusean. Ipuina orrialde bat eta bi kopla edo bertso.
–3. eta 4. mailakoak (8-9 urte). Gaia: Olentzero lagun bila. Ipuina bi orrialde eta hiru bertso edo kopla.
–5. eta 6. mailakoak (10-11 urte). Gaia: Olentzero musikari. Ipuina bi-hiru orrialde eta lau bertso.














