Urbion mendira joango dira Arrastakakoak
Urbion mendia Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du asteburu honetarako. Iberiar Mendietan dagoen Urbion mendira igoko dira, Errioxa aldeko bidetik. Arrastakatik jakinarazi dutenez, «igotzeko ibilbide ohikoena Soria aldetik abiatzen dena da, ...
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du asteburu honetarako. Iberiar Mendietan dagoen Urbion mendira igoko dira, Errioxa aldeko bidetik. Arrastakatik jakinarazi dutenez, «igotzeko ibilbide ohikoena Soria aldetik abiatzen dena da, Laguna Negra ingurutik. Errioxatik abiatzen den ibilbideak, mendi-kutsu handiagoa du, eta Arrastakakoek alde horretatik igotzea erabaki dugu». Hala, Viniegratik abiatu, Urbionera igo (2.228 metro) eta Laguna Negran amaituko dute zeharkaldia.
Bilera gaur arratsaldean da
Arrastakakoek azaldu dutenez, maila ertaineko zailtasuna duen irteera da, baina eguraldiak zaildu egin dezake bidea. Horregatik, irteeran parte hartzeko eta xehetasun guztiak jakiteko, beharrezkoa izango da bihar 19:30ean egingo duten bilerara joatea eta mendiko federatu txartela izatea. Bilera Ehunmiliaken bulegoan izango da.