Denboraldiko aurreneko porrota jaso du Estandak
Estanda Ordiziako neskek denboraldiko aurreneko porrota jaso dute asteburuan, Galiziako Valdetires Ferrol taldearen kontra. Etxekoak ez ziren jokoan eroso aritu, eta galiziarrek 5. minuturako aurrea hartu zuten markagailuan. Ordu laurdenaren bueltan, o...
Estanda Ordiziako neskek denboraldiko aurreneko porrota jaso dute asteburuan, Galiziako Valdetires Ferrol taldearen kontra. Etxekoak ez ziren jokoan eroso aritu, eta galiziarrek 5. minuturako aurrea hartu zuten markagailuan. Ordu laurdenaren bueltan, ordiziarrek partidan sartzea lortu zuten, baina golik egin gabe. Bigarren zatian ere, etxekoak gogotsu atera ziren, baina presio handia egin zieten galiziarrek. Ahaleginak eta bi egin arren, ez zen berdinketaren golik etortzen, eta 35. minutuan, bigarrena egin zuten Vigokoek. 30 segunduren faltan, 0 eta 3koa sartu zuten.