Nafarroatik garaipenik gabe itzuli da Biok OKE
Biok Zerbitzuak taldeko mutilak garaipeniklortu gabe bueltatu dira Nafarroatik, Fundacion Ardoi taldearen kontra 69 eta 63 galdu eta gero. Ordiziarrak sendo atera ziren kantxara, eta aurreneko laurdenean, aurretik ziren (15-20). Bigarren laurdenean...
Biok Zerbitzuak taldeko mutilak garaipeniklortu gabe bueltatu dira Nafarroatik, Fundacion Ardoi taldearen kontra 69 eta 63 galdu eta gero. Ordiziarrak sendo atera ziren kantxara, eta aurreneko laurdenean, aurretik ziren (15-20). Bigarren laurdenean, hamahiru puntuko aldea ere atera zuten, baina ordiziarrak akatsak egiten hasi eta nafarrek hamahiru eta hutseko partziala egin zuten. Azkeneko bi laurdenetan paretsu jarraitu zuten, baina nafarrek 6 puntuko aldea lortu zuten. Azkenean, 69 eta 63, etxeko taldea nagusi.