Indarkeria matxistaren aurkako adierazpena atera du Legorretako Udalak
Aurreko ostiralean mundu mailan gogoratu zen emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera, eta Legorretako Udalak adierazpen instituzionala atera du, indarkeria matxistaren kontra lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz, «gure udalerrian ere irauten du...
Aurreko ostiralean mundu mailan gogoratu zen emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera, eta Legorretako Udalak adierazpen instituzionala atera du, indarkeria matxistaren kontra lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz, «gure udalerrian ere irauten duen gaitza baita».
Udalak zabaldu duen oharrean argitzen denez, bi ildo zehaztu dira emakumeenganako indarkeria borrokatzeko. Batetik, heziketan oinarritutako prebentzio neurriak, erasoen ondorengo asistentzia eta «erantzun soziala artikulatzea» daude.
Bestetik, indarkeria mota horren aurka «hitzetatik ekintzetara pasatzeko» erabakia hartu duela dio Udalak, «indarrean dagoen legeria aplikatuz, emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatzeko» konpromisoa hartuta.
Arazo sozio-politiko nagusia
Legorretako Udalak gogorarazi du aurten Euskal Herrian zazpi emakume hil dituztela eraso sexitetan. Herrietako festetan nahiz lan munduan gertatzen diren «sexu jazarpenen» datuak ere kezkagarriak direla dio.
Emakumeen kontrako indarkeria «gure herriko arazo sozio-politiko nagusia» dela dio udalak oharrean. «Benetako konpromiso politikoak» behar dira erakundeen partetik arazoarekiko.