Jostailuen trukeak “oso harrera ona” izan du
Truke azokako une bat Asteburu honetan Beasainen egin duten jostailuen truke azokak “oso harrena ona” izan du Aisihezikoen iritziz. Ostiralean 100 jostailutik gora trukatu zituzten herriko eta eskualdeko umeek, eta larunbat goizean 140tik gora. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, herriko ikastetxeetako haurrek eta gurasoek parte hartu dute azokan, “baina Goierriko beste herri batzuetatik ere etorri dira jostailuak ekartzera eta trukean berriak hartzera”. Hasierako aurreikuspen guztiak soberan bete dituzte antolatzaileek, izan ere, ekimena prestatu zutenean, gehienbat herriko bi ludoteketako bazkideek parte hartuko zutela uste zuten. Baina bestelako parte hartzaileak ere egon direla ikusta oso gustura agertu dira Aisiheziko kideak. Gehien trukatu diren jostailuak lau eta zortzi urteko haurrei zuzendutakoak izan dira. Asko izan dira baita, jostailua ekarri baina trukean bat ere hartu ez dutenak, “guraso askoren helburua beraien umeei haiek erabiltzen ez dituzten jostailuak beste haurren batek gustura jasoko dituela jakinaraztea izan baita”. Herritar askok eskerrrak ere eman dizkie antolatzaileei halako ekintza prestatzeagatik. Olentzero, lanak aurreratzen Jostailuen truke azoka egitearen arrazoia “Gabonetan eman den kontsumo itzela murriztea” izan da, “trukean gauza asko lortu ditzakegula ikasi eta dirurik gabe ere jostailu berriak izan ditzakegula” zabaltzea baitzen asmoa. Hala, Aisihezitik esan dutenez, “asko izan dira beraientzat jostailuak hartu beharrean, senideren batentzat olentzerotako opariak hartu [...]
Asteburu honetan Beasainen egin duten jostailuen truke azokak “oso harrena ona” izan du Aisihezikoen iritziz. Ostiralean 100 jostailutik gora trukatu zituzten herriko eta eskualdeko umeek, eta larunbat goizean 140tik gora. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, herriko ikastetxeetako haurrek eta gurasoek parte hartu dute azokan, “baina Goierriko beste herri batzuetatik ere etorri dira jostailuak ekartzera eta trukean berriak hartzera”.
Hasierako aurreikuspen guztiak soberan bete dituzte antolatzaileek, izan ere, ekimena prestatu zutenean, gehienbat herriko bi ludoteketako bazkideek parte hartuko zutela uste zuten. Baina bestelako parte hartzaileak ere egon direla ikusta oso gustura agertu dira Aisiheziko kideak.
Gehien trukatu diren jostailuak lau eta zortzi urteko haurrei zuzendutakoak izan dira. Asko izan dira baita, jostailua ekarri baina trukean bat ere hartu ez dutenak, “guraso askoren helburua beraien umeei haiek erabiltzen ez dituzten jostailuak beste haurren batek gustura jasoko dituela jakinaraztea izan baita”. Herritar askok eskerrrak ere eman dizkie antolatzaileei halako ekintza prestatzeagatik.
Olentzero, lanak aurreratzen
Jostailuen truke azoka egitearen arrazoia “Gabonetan eman den kontsumo itzela murriztea” izan da, “trukean gauza asko lortu ditzakegula ikasi eta dirurik gabe ere jostailu berriak izan ditzakegula” zabaltzea baitzen asmoa. Hala, Aisihezitik esan dutenez, “asko izan dira beraientzat jostailuak hartu beharrean, senideren batentzat olentzerotako opariak hartu dituztenak”.
Aisihezik eskerrak eman dizkie azokan parte hartu duten guztiei, eta hurrengo urtean ere azoka egingo dutela aurreratu dute, “berrikuntzekin bada ere”.