Legorretako Euskara Plana osatzeko deialdi zabala egin dute ostegunerako
Legorretan Euskara Biziberritzeko Plana diseinatzeko prozesua akaberara iristen ari da. Udalak, Ahize enpresaren aholkularitzaz, azarorako zehaztuta zituen lau bileretatik azkenekoa etzi, osteguna, egingo dute, 20:00etatik 21:30era, udaletxean. EBPN de...
Legorretan Euskara Biziberritzeko Plana diseinatzeko prozesua akaberara iristen ari da. Udalak, Ahize enpresaren aholkularitzaz, azarorako zehaztuta zituen lau bileretatik azkenekoa etzi, osteguna, egingo dute, 20:00etatik 21:30era, udaletxean.
EBPN delako euskara plana diseinatzeko deialdi berezia da, azken batzarrerako. Egitasmoak bere «onena» eman dezan, legorretarren parte-hartzea eta laguntza eskatu du Udalak. Etziko bilerara joateko gonbita iritsarazi die herritar guztiei.
Euskara planak jaso beharko lituzkeen ekintzak aztertuko dituzte, ekimenak adosteko.