Segurako hainbat eragilek egitarau zabala prestatu dute, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Segurako hainbat herri eragilek bat egin eta egitarau zabala prestatu dute egun hauetarako. Horrela, guztien artean ospatuko dituzte Euskal Jaiak, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Segurako Gazte Asanbladaren II. urteurrena. Iñaki Perurenaren hitzaldia Iñaki Perurenak Harri eta Herri lelopean emango duen hitzaldiarekin hasiko dute egitaraua. Ekitaldi hori Goierriko Kultur Zirkuituaren barruan antolatu dute, eta bihar izango da, 19:00etan Segurako kultur etxean. Ostiralean Laiotz herri eskolakoek hartuko dute lekukoa. Goizean haurrek saioa egingo dute, eta bertara joaten direnek abestiak, ipun klasikoak, poesia errezitaldia, txisteak eta bertsoak entzuteko aukera izango dute. Arratsaldean, eskolatik plazara joango dira ikasleak zein irakasleak, eta bertan txokolate jana egingo dute. Arratsaldeko bostetatik aurrera berriz, Begira antzerki taldearen Super txarko txou lana ikusi ahalko da Botikaxahar kulturgunean. Antzezlana ere Goierriko Kultur zirkuituaren barruan antolatu dute. Antzerkia bukatu eta gero, 18:30ean, herritarren arteko kirol lehia izango da plazan. Parte hartzaileek besteak beste, oskol biltzen, sokatiran eta txingetan neurtu beharko dituzte indarrak. Ordu bat geroago, Seguran Euskal Jaiak antolatu zirela 100 urte igaro izana ospatuko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, 1896tik urtero egiten zituzten Euskal Jaiak Gipuzkoako hainbat herritan. 1911an Azkoitikoen eskutik hartu zuen lekukoa Segurak, eta ondoren Zarautzi pasatu zion. Garai haiek gogoratzeko helburuarekin, ostiral honetan, [...]
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Segurako hainbat herri eragilek bat egin eta egitarau zabala prestatu dute egun hauetarako. Horrela, guztien artean ospatuko dituzte Euskal Jaiak, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Segurako Gazte Asanbladaren II. urteurrena.
Iñaki Perurenaren hitzaldia
Iñaki Perurenak Harri eta Herri lelopean emango duen hitzaldiarekin hasiko dute egitaraua. Ekitaldi hori Goierriko Kultur Zirkuituaren barruan antolatu dute, eta bihar izango da, 19:00etan Segurako kultur etxean.
Ostiralean Laiotz herri eskolakoek hartuko dute lekukoa. Goizean haurrek saioa egingo dute, eta bertara joaten direnek abestiak, ipun klasikoak, poesia errezitaldia, txisteak eta bertsoak entzuteko aukera izango dute.
Arratsaldean, eskolatik plazara joango dira ikasleak zein irakasleak, eta bertan txokolate jana egingo dute. Arratsaldeko bostetatik aurrera berriz, Begira antzerki taldearen Super txarko txou lana ikusi ahalko da Botikaxahar kulturgunean. Antzezlana ere Goierriko Kultur zirkuituaren barruan antolatu dute.
Antzerkia bukatu eta gero, 18:30ean, herritarren arteko kirol lehia izango da plazan. Parte hartzaileek besteak beste, oskol biltzen, sokatiran eta txingetan neurtu beharko dituzte indarrak.
Ordu bat geroago, Seguran Euskal Jaiak antolatu zirela 100 urte igaro izana ospatuko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, 1896tik urtero egiten zituzten Euskal Jaiak Gipuzkoako hainbat herritan. 1911an Azkoitikoen eskutik hartu zuen lekukoa Segurak, eta ondoren Zarautzi pasatu zion.
Garai haiek gogoratzeko helburuarekin, ostiral honetan, 19:30ean, Azkoitiko Udalak Segurakoari lekukoa emango dio. Dantzariek Agurra dantzatuko dute tartean, txistulariek lagunduta. Lekukoa eman ondoren, gaztaina erreak jango dituzte plazan, eta triki-poteoa ere egingo dute tabernaz-taberna. Gauerako bertso afaria antolatu dute.
Goitibeherak
Larunbatean Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, goitibeheretan ibiltzeko aukera izango da 15:30etik aurrera. Pagamuño Txikitik edo Aldaola aldetik plazarainoko bidean ibiliko dira goiti-beherak eta beraz, gune hori itxi egingo dute.
San Joan egoitzakoek ere hainbat ekintza egingo dituzte arratsaldean zehar, Euskararen Eguna ospatzeko. Ekintzak egoitzan bertan egingo dituzte.