Erguinek irabazi du Mallabiako lasterketa
Urizar, Erguin eta Larruzea Euskal Herriko Mendi duatloiko azken aurreko lasterketa egin dute asteburu honetan Mallabian (Bizkaia). Lasterketa gogorra izan da gainera, 6 kilometro korrika, 17 kilometro bizikletan eta beste 3 kilometro korrika egin b...
Euskal Herriko Mendi duatloiko azken aurreko lasterketa egin dute asteburu honetan Mallabian (Bizkaia). Lasterketa gogorra izan da gainera, 6 kilometro korrika, 17 kilometro bizikletan eta beste 3 kilometro korrika egin behar izan baitituzte parte hartzaileek. Guztien artean azkarrena, Trigoi taldeko Jon Erguin beasaindarra izan da, ordu bat eta 45 minutuko denborarekin.
Beasaindarreran ondoren, hiru minutura, Luis Mari Urizar taldekidea sailkatu da, eta hirugarren Julen Larruzea.
Erguinek bost probetan parte hartu du, eta bostak irabaztea lortu du. Hala, mendi duatloiko sailkapen orokorrean bigarren postuan dago. Aurretik, Urizar taldekidea du. Asteburu honetan Langraizen (Araba) jokatuko da azken lasterketa, eta txpelketa orokorreko irabazlea zein den erabakitzeko lehia estua egongo da bi taldekideen artean.
Trigoikoak indartsuen
Trigoi Triatloi Taldetik jakinarazi dutenez, Trigoiko kirolariak ari dira zirkuitoan gogorren lehiatzen. Zirkuitoa osatzen duten proba guztietan parte hartu dute, eta bi aurrenekoez gain, emaitza onak lortzen ari dira.Mallabian, adibidez, Goio eta Aitor Mujika ere aurreko postuetan sailkatu dira, 10. lehena eta 12 bigarrena.