Olentzeroren bigarren bisita, igande honetan
Legazpiko Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoak Olentzero ikazkinaren bisita jasoko du berriro ere igande honetan. Pasa den igandean bezala, honetan ere egun osoko jaialdia antolatu dute. 11:00etan ongietorria egingo dute, eta ondoren, ginkana, jo...
Legazpiko Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoak Olentzero ikazkinaren bisita jasoko du berriro ere igande honetan.
Pasa den igandean bezala, honetan ere egun osoko jaialdia antolatu dute. 11:00etan ongietorria egingo dute, eta ondoren, ginkana, jokoak, tailerrak, bazkaria, film emanaldia eta merienda jana egingo dituzte. Amaieran, gainera, Olentzeroren bisita jasoko dute bertaratuek.
Egun osorako sarrerak 5 euro balio du. Goizez bakarrik joateko 4 euro ordaindu behar da, eta arratsaldekorako hiru. Telefonoz eman behar da izena: 943 73 04 28.














