Presoekin elkartasunez kalera aterako dira etzi
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Urretxuko eta Zumarragako Egin Dezagun Bidea taldeak euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko mobilizazioa egingo du etzi, abenduak 10. 13:00etan elkartuko dira Areizaga-Kalebarren plazan, eta herritarrei eta herriko eragileei bertan parte hartzeko deia egin diete.
Era berean, urtarrilaren 7an Bilbon manifestazioa egingo dela gogoratu dute, eta «herriko dendei, tabernei, elkarteei eta antzerakoei egun horretan preso politikoen eskubideen aldeko mezuarekin bat egiteko gonbidapena» egin diete.














