Abendua dotore hasi da oso
Gutxitan bezalako zizak ekarri zituen atzo Ataungo Aierbek plazara. Bi kilo eta 200 gramo guztira, eta neurri ederrekoak: «Toki honek beti garaiz ematen du, baina aurten normalean baino hilabete beranduago etorri dira», adierazi zuen. Pake-pakean, neurri egokia hartzeko astia izan dute nonbait eta ikusgarriak ziren. Estimazioa ere halakoa izan dute, segidan erosi baitute kilo bana Ordiziako Pottokakoak eta Añorgako Lukainkategi jatetxekoak, gainerakoa hamaiketako goxoa eginez probatzeko lain. Bestalde azpimarragarria da zegoen onddo eta perretxiku aukera, izan hemengo ala kanpoko; baina onddo, esnegorri, gibelurdin, saltsa-perretxiko horia, ilarraka edo pago-ziza eta gorringoak ere baziren aukeran. Loreetan, berriz, aukera zabaltzen ari da Eguberrien aitzakian. Pazko lorea izenez ezaguna dena landarea Zaldibiako Azanzaren postuan 6,5 euroan salgai zen, Jazintoekin batera. Eta asten honetan hasi dira lehen Primula edo Sanjose loreak ekartzen. «Oraindik loratu gabe daude, eta jendeari hori ikustea gustatzen zaio, baina ez zaie asko falta», adierazi digu Pakok. Bitxikeria gisa, kanpoko produktu bat nabarmendu behar. Txilen udaberriaren azkenean daude, eta handik ekarritako gereziak jarri dituztela salgai Ordizian 16 euroan kiloa.
Gutxitan bezalako zizak ekarri zituen atzo Ataungo Aierbek plazara. Bi kilo eta 200 gramo guztira, eta neurri ederrekoak: «Toki honek beti garaiz ematen du, baina aurten normalean baino hilabete beranduago etorri dira», adierazi zuen. Pake-pakean, neurri egokia hartzeko astia izan dute nonbait eta ikusgarriak ziren. Estimazioa ere halakoa izan dute, segidan erosi baitute kilo bana Ordiziako Pottokakoak eta Añorgako Lukainkategi jatetxekoak, gainerakoa hamaiketako goxoa eginez probatzeko lain.
Bestalde azpimarragarria da zegoen onddo eta perretxiku aukera, izan hemengo ala kanpoko; baina onddo, esnegorri, gibelurdin, saltsa-perretxiko horia, ilarraka edo pago-ziza eta gorringoak ere baziren aukeran.
Loreetan, berriz, aukera zabaltzen ari da Eguberrien aitzakian. Pazko lorea izenez ezaguna dena landarea Zaldibiako Azanzaren postuan 6,5 euroan salgai zen, Jazintoekin batera. Eta asten honetan hasi dira lehen Primula edo Sanjose loreak ekartzen. «Oraindik loratu gabe daude, eta jendeari hori ikustea gustatzen zaio, baina ez zaie asko falta», adierazi digu Pakok.
Bitxikeria gisa, kanpoko produktu bat nabarmendu behar. Txilen udaberriaren azkenean daude, eta handik ekarritako gereziak jarri dituztela salgai Ordizian 16 euroan kiloa.














