Santiago Banda organo jotzaileak saioa du etzi elizan
Barroko Aire zikloa bukatu bazen ere, musika mota horren inguruan beste saio bat antolatu dute larunbaterako. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen organo zikloaren barruan egingo dute, eta Santiago Banda organo jotzaile zumaiarra izango da gonbi...
Barroko Aire zikloa bukatu bazen ere, musika mota horren inguruan beste saio bat antolatu dute larunbaterako. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen organo zikloaren barruan egingo dute, eta Santiago Banda organo jotzaile zumaiarra izango da gonbidatua. Kontzertua 20:00etan hasiko da, Ordiziako elizan.
Santiago Banda gazte-gaztetatik hasi zen piano eta solfeo ikasketak egiten. Genevan eta Gironan egin zituen musika ikasketak. Donostiako goi mailako musika kontserbatorioan, berriz, organoa jotzen ikasi zuen, Esteban Elizondo maisuarekin. 2007tik 2009ra, Stuttgart-eko kontserbatorioan organo arloko prestakuntza sakondu zuen, Jon Laukvik organo jotzaile eta maisuarekin.
Euskal Herrian eta Espainian hainbat kontzertu eman ditu, tartean, Donostiako Musika Hamabostaldian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Iruñeko Pablo Sarasate orkestrarekin ere aritu izan da.
Ordiziako kontzertuan, Balbastre, Rinck, Franck eta Bach bezalako konpositoreen piezak joko ditu, Ordiziako elizako organo barrokoarekin.













