Somportera irteera antolatu du Arrastakak
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Somportera, eskiatzera joateko. Ekainaren 17an eta 18an izango da irteera, eta bertan parte hartzeko datorren asteartean egingo duten bilerara joatea beharrezkoa izango da. Bilera Ehunmiliak-Arrastakaren bule...
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du Somportera, eskiatzera joateko. Ekainaren 17an eta 18an izango da irteera, eta bertan parte hartzeko datorren asteartean egingo duten bilerara joatea beharrezkoa izango da. Bilera Ehunmiliak-Arrastakaren bulegoan izango da, 19:30ean. Mendiko federatu txartela izatea ere beharrezkoa izango da irteeran parte hartzeko. Bileran, irteerari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte, eta zalantzak ere argituko dituzte.
Somport eta Candanchu oso gune ederrak dira Arrastakakoen ustez iraupen eskia egiteko. Guztira, 34 kilometro baino gehiago daude eskiatzeko, eta eguraldiak laguntzen badu, Arrastakaren urteko ekintzei amaiera emateko irteera paregabea izan daitekeela uste dute mendi taldekoek.













