Euskara ikasteko aukera izango da, Gabirian
Udalak jakitera eman duenez, euskara ikasteko aukera izango da hemendik aurrera Gabirian. Interesa dutenekin bilera egingo dute etzi, abenduak 14, 19:30ean, Gabiriako kultur etxean. Bertan ikastaroaren iraupenari, ordu kopuruari, ikasleen mailari eta b...
Udalak jakitera eman duenez, euskara ikasteko aukera izango da hemendik aurrera Gabirian. Interesa dutenekin bilera egingo dute etzi, abenduak 14, 19:30ean, Gabiriako kultur etxean. Bertan ikastaroaren iraupenari, ordu kopuruari, ikasleen mailari eta beste hainbat xehetasuni buruz hitz egingo dute. Bestalde, klaseak emateko prest dagoenari bilerara agertzeko edota bestela, udaletxean bere asmoaren berri emateko deia egin dio Udalak.













