Urteroko legez, abendu aurreratuan kokatu dute Lazkaon Elkartasun Astea. Ruandako Gihara herrirako diru laguntza biltzea eta elkartasuna piztea du helburu egitarauak. Gaur hasi da egitarauari dagokionez astea, eta igandera arte, askotariko jarduerak garatuko dituzte San Benito ikastolak, Rwanda elkarteak, Udalak, Goierriko Euskal Eskolak eta herriko beste eragile batzuek elkar harturik. «Ezer baino gehiago elkarlana bultzatu nahi da entitate desberdinen artean. Jakina da, aste honetan ateratzen diren irabazi guztiak Ruandako Gihara herrira bidaltzen direla, eta maiz adierazi izan digute ahalegin xume honen eskertza Giharatik, egiten dituzten aurrerapenen berri emanez: eskola eraikitzea, ureztatze sistemak ezartzea, eta abar», azaldu du San Benito Ikastolak. Hain zuzen, atzo hasi zen Elkartasun Asteak ikastolan izango du astean zehar lantegia: solidaritatearen kontzientzia barneratu. «Elkartasunak forma eta egitura asko har ditzake, eta dirua ematea eta solidaritatea garatzeaz gain, beste norbaiti zerbait eskaintzea, zerbaitetan laguntzea, entzutea, ulertzea ere bada». Hala, LH5eko ikasleek kantaldiak egingo dituzte Haur Hezkuntzakoentzat. Maila guztietan Afrikako nahiz munduko leku askotako irudiak, musika eta ipuinak ikusiko dituzte, eztabaidatu edo gaiari buruz jarduteko. DBHkoek hitzaldiak jasoko dituzte. Astebururako herrira zabaldu Ostiralarekin, herritar guztientzat —Areria antzokiaren kabidak ahalbidetzen duena— ikuskaria egingo dute: elkartasun jaialdia. Sarrerak aurrez erosi beharko dira, eta, aurreko urteetan bezala, ikuskizuneko partaide bakoitzak gonbidapen txartel [...]
Asteazkenean, hilak 14, La sonambula operaren lehen zatiaren proiekzioa egingo dute Legazpin. Kultur etxean egingo dute emanaldia, 20:30ean. Bigarren zatia abenduaren 21ean proiektatuko dute, ordu eta leku berean.
Beasaingo elkarretaratzea Egin Dezagun Bidea taldeak urtarrilaren 7an Bilbon preso politikoen alde egingo duen manifestazioari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Beasainen. Aste hau mobilizazio astea izango da, eta Goierriko LAB sindikatuak...
Aitzina izeneko taldea plastikozko tapoien bilketa solidarioa egiten ari da, Ataxia-Telangiectasia gaixotasunaren ikerketa proiektua finantzatzeko dirua lortu asmoz. Gabiriako Udalak bat egin du ekimen horrekin, eta beraz, kultur etxe azpian ontzi bat ...
Idiazabalgo Gaztetxearen 11. urteurreneko ekitaldiek jende asko bildu dute, eta oso gustura daude antolatzaileak. Ander Telleria Idiazabalgo Gazte Asanbladako kidearen hitzetan «ekitaldietan parte hartu duen jendeak ere balorazio ona egin duela uste dugu». Ostiralean gaueko bederatzietan pregoia egin zuten urteurreneko ospakizunei hasiera emateko helburuarekin. Gaztetxea jendez gainezka zen une horretan, eta giro polita sortu zen. Ondoren, Gaztetxetik hasita triki-poteoa egin zuten Idiazabalgo tabernetan zehar, Gari eta Iñaki trikitilariak lagun hartuta. Ehun lagun inguruk parte hartu zuten. Tarte horretan hainbat gaztek otartekoak prestatu zituzten frontoiko tabernako sukaldean eta nahi zuenak sabela betetzeko aukera izan zuen. Gauean, 23:30etik aurrera Egurra ta Kitto eta Ingo al deu? taldeek kontzertua eman zuten frontoiko tabernan. Telleriak jakitera eman duenez, herritarrez gain kanpoko jende asko zebilen, eta frontoiko taberna beteta egon zen gau osoan. Argazki erakusketa Larunbat arratsaldean argazki erakusketa egin zuten Gaztetxean bertan. Hamaika urte hauetako irudiak ikusi ahal izan ziren, tartean, Gaztetxe zaharrekoak. Ander Telleriaren hitzetan «arrakastatsua» izan zen ekimena, hainbat belaunalditako idiazabaldarrak biltzeko aukera eman baitzuen. «Argazkiak ikusi eta garai zaharrak gogora ekarriz, tertulian aritu ziren adin bateko eta besteko herritarrak, eta giro atsegina sortu zen». Gauean, 21:30ean bertso afaria egin zuten Guraso Elkartean Iban Udangarinekin eta Angel Mari Peñagarikanorekin. Laurogei lagun [...]
Datorren urterako antolatu behar dituzten mendi irteerei buruz hitz egiteko bilera egingo dute ostegunean, 19:30ean, Aizkorri mendizale elkartean. Bilera irekia izango da, eta edonork parte hartu ahalko du. Antolatuko dituzten ekintzen inguruan iritziak jaso nahi dituzte, orain arteko ekintzak antolatu behar diren edo berriak proposatu behar diren jakiteko, adibidez. Mendiko federatu txartela egiteko edo berritzeko aukera ere eskainiko dute elkartean asteazkenetik aurrera. Nahi dutenek 18:30etik 20:00etara izango dute federatu txartela egiteko edo berritzeko, egunero, aste egunetan.
zingizango.com•Azkenik, abenduaren 10ean, salgai jarri dute HARTU ARTE taldekoek gaztetxean eskaini zuten azken kontzertuaren grabaketa. Horrela, Cd eta DVD bana dituen kaxan, zuzeneko audioaz aparte, kontzertu osoaren bideoa, taldearen ibilbide...
Bilduma onenari hiru sari banatu zituzten, Eraikinak, Paisaiak eta Hamaiketako izenak eman dizkioten ataletan ere beste hainbat sari banatu ziren.
Ostiralean, abenduak 16, ipuin kontaketa saioa egingo dute Legazpiko udal liburutegian. Miriam Mendozak egingo ditu kontalari lanak, eta 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da. 18:00etan hasiko du kontaketa.
Oripavi elkarteak bi hitzaldi egingo ditu aste honetan. Bata, bihar, asteartean, egingo dute. Irakasgaiekiko lotura izena eman diote eta hezitzaileentzat antolatutako programaren barrukoa da. 18:00etan hasiko dute, kultur etxean. Bigarren hitzaldia, os...
Angel Irigorasek Hezkuntzaren lekuko batzuk titulupean liburua kaleratu du. Irigorasek argitaratzen duen laugarren liburua da, eta gainerako hiru lanetan bezala, oraingoan ere herriko gai bat izan du abiapuntu. Besteak beste, Zegaman izan diren hainba...
David Michod zuzendariaren Animal Kingdom filma ikusi ahalko da aste honetan Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan. Ohi bezala, emanaldia ostegunean izango da, 21:00etan, Usurbe antzokian. Joshua gaztearen inguruko filma da Michodena....
Udalak jakitera eman duenez, euskara ikasteko aukera izango da hemendik aurrera Gabirian. Interesa dutenekin bilera egingo dute etzi, abenduak 14, 19:30ean, Gabiriako kultur etxean. Bertan ikastaroaren iraupenari, ordu kopuruari, ikasleen mailari eta b...
Pasa dn ostiralean egin zuten inaugurazio ekitaldia, erakusketan parte hartuko duten zenbait ikasleen presentziarekin; lanak Juan de Lizarazun egongo dira ikusgai hilaren...
Urretxuko udalak, Kimu bat lorezaintza enpresarekin elkarlanean Gabonetako apaingarri birziklatuz jantzi ditu kaleak, eta kontsuko baxuko argian erabiliko ditu; argiak gaur piztuko...