‘Errebote’ aldizkaria atera du Segurako Udalak, bertako albisteen berri emateko
Segurako Udalak Errebote izeneko aldizkaria kaleratu du, bertako albisteen berri emateko helburuarekin. Lehendabiziko alea Gabonen aurretik publikatu zuten, eta abenduaren 20an hasi ziren herrian banatzen. Udalaren asmoa hiru hilean behin bat kaleratzea da. Urtean beraz, hiruzpalau atera nahi dituzte. Eluska Gerriko Segurako alkateak jakitera eman duenez, helburu nagusia informazioa zabaltzea da, «herritarrei jakitun direnean soilik eskatu baitiezaiekezu iritzia». Udalean gai askori buruz hitz egiten dute, hainbat batzordeetan eta batzarretan. «Gure ustez segurar guztiek jakin behar dute horren berri. Errebote informazioa zabaltzeko erabiltzen ari garen bideetako bat da, herri batzarrekin batera», gehitu du Segurako alkateak. Erreboten agertzen diren albisteak egunerokoan Segurako Udalak lantzen dituen gaiei buruzkoak izango dira. Batetik, udalak egiten dituen harremanei buruzko informazioa emango dute aldizkarian. Bestetik, batzordeetan lantzen dituzten gaien xehetasunak eta udal osoko bilkuretan jorratzen duten informazioa agertuko dira. Bestelako gaiek ere izango dute, lekua aldizkarian. Antolatu diren edo antolatuta dauden ekintzen berri emango dute, esaterako, eta osasunari buruzko aholkuak ere agertuko dira. Aldizkariaren edukia zehazteko unean, batzorde buru bakoitzak erabakiko du zein gai argitaratu nahi dituen, eta bera arduratuko da idazteaz. «Komunikazio arduradun bat ere badugu, eta bera izango da epeak markatuko dituena, eta inprentarekin harremanetan egongo dena». Bestalde, zuzenketak euskara teknikariak egingo ditu. Bi kolore [...]
Segurako Udalak Errebote izeneko aldizkaria kaleratu du, bertako albisteen berri emateko helburuarekin. Lehendabiziko alea Gabonen aurretik publikatu zuten, eta abenduaren 20an hasi ziren herrian banatzen. Udalaren asmoa hiru hilean behin bat kaleratzea da. Urtean beraz, hiruzpalau atera nahi dituzte.
Eluska Gerriko Segurako alkateak jakitera eman duenez, helburu nagusia informazioa zabaltzea da, «herritarrei jakitun direnean soilik eskatu baitiezaiekezu iritzia». Udalean gai askori buruz hitz egiten dute, hainbat batzordeetan eta batzarretan. «Gure ustez segurar guztiek jakin behar dute horren berri. Errebote informazioa zabaltzeko erabiltzen ari garen bideetako bat da, herri batzarrekin batera», gehitu du Segurako alkateak.
Erreboten agertzen diren albisteak egunerokoan Segurako Udalak lantzen dituen gaiei buruzkoak izango dira. Batetik, udalak egiten dituen harremanei buruzko informazioa emango dute aldizkarian. Bestetik, batzordeetan lantzen dituzten gaien xehetasunak eta udal osoko bilkuretan jorratzen duten informazioa agertuko dira. Bestelako gaiek ere izango dute, lekua aldizkarian. Antolatu diren edo antolatuta dauden ekintzen berri emango dute, esaterako, eta osasunari buruzko aholkuak ere agertuko dira.
Aldizkariaren edukia zehazteko unean, batzorde buru bakoitzak erabakiko du zein gai argitaratu nahi dituen, eta bera arduratuko da idazteaz. «Komunikazio arduradun bat ere badugu, eta bera izango da epeak markatuko dituena, eta inprentarekin harremanetan egongo dena». Bestalde, zuzenketak euskara teknikariak egingo ditu.
Bi kolore nagusi
Aldizkaria Din A4 formatoan argitaratuko dute beti, eta kolore nagusiak horia eta beltza izango dira. Gerrikoren hitzetan «Segurak kirol mailan erabili izan dituen bi koloreak dira, eta horregatik erabaki genuen batez ere bi horiek erabiltzea».
Aldizkariaren izenari dagokionean alkatearen arabera «Errebote hitzak joan etorriko harreman hori bete-betean jasotzen du, eta gainera pilotako jokoa ere bada. Kirol hori Segurarekin oso lotuta egon da eta dago». Guzti horregatik aukeratu dute izen hori.
Informazioa euskara hutsean aterako da, eta etxeetan banatzeaz gain, www.seguragoierri.net Segurako Udalaren webgunean zintzilikatuko dute aldizkaria.
Gerrikok adierazi duenez, lehendabiziko aldizkariak «harrera ona» izan du. «Balorazio positiboa egin du jendeak. Gehienen ustez, beharrezkoa zen horrelako zerbait. Oso irakurterraza eta interesgarria dela ere esan digute». Segurako alkateak uste du neurri batean helburua bete dutela «nahiz eta asko dugun oraindik egiteko informazioaren eta parte hartzearen inguruan».














