Euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko tailerra sortu nahi dute
Ordiziako Udal Liburutegiak irakurketa tailerra antolatzeko asmoa azaldu du «euskarazko irakurzaletasuna eta irakurketa ohitura» sustatzeko helburuarekin. Tailerraren bidez euskal literaturaren alde ludikoa indartu nahi dute sustatzaileek. Irakurketa...
Ordiziako Udal Liburutegiak irakurketa tailerra antolatzeko asmoa azaldu du «euskarazko irakurzaletasuna eta irakurketa ohitura» sustatzeko helburuarekin. Tailerraren bidez euskal literaturaren alde ludikoa indartu nahi dute sustatzaileek.
Irakurketa taldea liburu bat aldi berean irakurtzeko elkartzen den talde batek osatzen du. Biltzen denean liburuaren estiloaz, pertsonaiez, tramaz… hitz egiten dute parte hartzaileek, eta norberak liburuari buruz duen iritzia plazaratzen du.
Hilean behin elkartu
Parte hartzeko interesa dutenek liburutegian eman behar dute izena. Lehen bilera, berriz, hilaren 26an egingo dute, 19:00etan. Asmoa hilean behin elkartzea da, Irati Goikoetxea idazle beasaindarra gidari dutela.