Oiharte sagardotegian bihar irekiko dute denboraldia
Zeraingo Oiharte sagardotegian gaur iluntzean, 20:30ak aldera irekiko dituzte kupelak. Aurten denboraldia beste urte batzuetan baino azkarrago hasiko dute sagardotegi horretan. Bertaratzen direnek, udazkenean jasotako sagarrekin egindako sagardoa edate...
Zeraingo Oiharte sagardotegian gaur iluntzean, 20:30ak aldera irekiko dituzte kupelak. Aurten denboraldia beste urte batzuetan baino azkarrago hasiko dute sagardotegi horretan. Bertaratzen direnek, udazkenean jasotako sagarrekin egindako sagardoa edateko eta sagardotegiko ohiko menua jateko aukera izango dute iluntzetik aurrera.
Denboraldi irekiera girotzeko bertan izango dira Gari eta Pello trikitilariak eta Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso bertsolariak. Azken horiek afal ondorena girotuko dute beraien ateraldiekin. Ez da beraz, girorik faltako gaur Oiharten.
Bertakoak eta kanpokoak
Normalean bi urtez behin ematen dute sagar arbolek alea, eta aurtengoa ez da sagar urtea izan. Horregatik, beste hainbat sagardotegik bezala, kanpotik ere ekarri behar izan dute fruta Oihartekoek. Hala, bertako zein kanpoko sagarrekin egindako edaria dastatu ahalko du jendeak.