Pailazoen bigarren saiorako sarrerak salgai daude oraindik
Goierri beheko hiru ikastolek –Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benitok eta Beasaingo Andramendik– Hazia elkartearekin batera Lapurdiko Urruñako ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegiari laguntzeko antolatzen duten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna igandean, hilak 8, izango da Ordiziako Majori kiroldegian. Bi saio izango dira aurten ere; bata 16:00etan, eta bigarrena 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dute lehen saiorako sarrera guztiak agortu direla, baina bigarrengorako badaudela oraindik. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa azken ikuskizuna aurkeztuko dute Majorin, eta pailazoekin batera Ordiziako, Zaldibiako, Idiazabalgo eta Urruñako haurrek parte hartuko dute. Salmenta lekuak Bigarren saiorako sarrerak honako lekuean eros daitezke, zazpi euroan: Ordizian Majori kiroldegian; Beasainen Antzizar tabernan; Lazkaon Gerriko liburudendan; Idiazabalen Izpar dendan; Zaldibian Joxepane tabernan; Seguran Elorripe tabernan; eta Itsasondon Kaxintane tabernan. Aurten hamabost urte bete dira Goierriko ikastolak lankidetzan hasi zirela Urruñako eta Ziburuko ikastolei laguntzeko helburuarekin, eta 2003az geroztik Pirritx eta Porrotxen emanaldia antolatu izan dute etenik gabe. Aurtengo ikuskizunen bidez lortutako dirua Ziburuko kolegiora bideratuko dute, kirola egiteko lokal bat behar dutelako, eta gobernuak ez dielako diruz laguntzen.
Goierri beheko hiru ikastolek –Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benitok eta Beasaingo Andramendik– Hazia elkartearekin batera Lapurdiko Urruñako ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegiari laguntzeko antolatzen duten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna igandean, hilak 8, izango da Ordiziako Majori kiroldegian. Bi saio izango dira aurten ere; bata 16:00etan, eta bigarrena 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dute lehen saiorako sarrera guztiak agortu direla, baina bigarrengorako badaudela oraindik. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa azken ikuskizuna aurkeztuko dute Majorin, eta pailazoekin batera Ordiziako, Zaldibiako, Idiazabalgo eta Urruñako haurrek parte hartuko dute.
Salmenta lekuak
Bigarren saiorako sarrerak honako lekuean eros daitezke, zazpi euroan: Ordizian Majori kiroldegian; Beasainen Antzizar tabernan; Lazkaon Gerriko liburudendan; Idiazabalen Izpar dendan; Zaldibian Joxepane tabernan; Seguran Elorripe tabernan; eta Itsasondon Kaxintane tabernan.
Aurten hamabost urte bete dira Goierriko ikastolak lankidetzan hasi zirela Urruñako eta Ziburuko ikastolei laguntzeko helburuarekin, eta 2003az geroztik Pirritx eta Porrotxen emanaldia antolatu izan dute etenik gabe. Aurtengo ikuskizunen bidez lortutako dirua Ziburuko kolegiora bideratuko dute, kirola egiteko lokal bat behar dutelako, eta gobernuak ez dielako diruz laguntzen.