Zaldibian kantu taldea sortzeko bilkura deitu du Beti Gazte elkarteak
Kalerik kale euskal abestiak kantatuz ibiltzeko taldea sortu nahi du Zaldibian Beti Gazte jubilatu elkarteak. Zaldibiar guztientzat egin dute deialdia, «ez genukeelako nahi ekimen hau zaharren ekintza moduan gelditzea». Denek batera kalean «alaitasu...
Kalerik kale euskal abestiak kantatuz ibiltzeko taldea sortu nahi du Zaldibian Beti Gazte jubilatu elkarteak. Zaldibiar guztientzat egin dute deialdia, «ez genukeelako nahi ekimen hau zaharren ekintza moduan gelditzea». Denek batera kalean «alaitasuna zabaldu» nahi dute. Urtarrilaren 9an, astelehena, Karreane kultur etxean elkartzeko deia egin dute, 17:30ean.













