Aurtengorako 2011ko tasak eta zergak mantentzea erabaki du gobernu taldeak
Beasaingo Udalak tasak eta zergak ez igotzea erabaki du. Beraz, aurten ere, 2011ko ordenantza fiskalek jarraituko dute indarrean. Erabakia hartu aurretik, gobernu taldeak Beasaingo Udalaren egoera ekonomiko erreala ezagutzeko ikerketa egin zuen iazko urtea amaitu aurretik. Datu haiek kontuan hartuta, udalaren egoera ekonomikoa « nahiko ona» zela eman zuen jakitera orduan Koldo Agirre alkateak. Hala, aurreko bi urteetan jairrutako bidetik, eta «herria ekonomikoki nola dagoen ikusita» hartu dute erabakia. Iaz, zaborraren gaineko tasak igo ziren bakarrik Beasainen, baina aurten horiek ere 2011ko berdinak izaten jarraituko dute. Etxebizitza bakoitzean, beraz, 70,72 euro ordaindu beharko da aurten zaborraren tasa. Elikadura dendek eta tabernek 287 euro ordaindu beharko dute, denda arruntek 184 euro, jatetxeek 398 euro eta biltegi handiek eta antzekoek 913 euro. Kiroldegian ere berdin Kirolaren Udal Fundazioko zuzendaritza batzordeak iazko abenduaren 20an egin zuen batzarrean, Antzizar kiroldegiko tarifetan inolako igoerarik ez egitea adostu zuen. Zuzendaritza batzordean ordezkaritza duten alderdi guztien oniritziarekin erabaki zen 2011ko prezioak indarrean mantentzea. Tasak onartzeaz gain, kiroldegiko urteko aurrekontua, kudeaketa plana eta 2010eko ustiapen kontuen likidazio ikuskatua onartu ziren. Tasek izango duten aldaketa bakarra taxiena izango da, Beasaingo Udalak aho batez onartu baititu AGITAX Gipuzkoako Taxisten Elkarteak aurtengorako proposatu dituen tarifak. Abiasaria 3,25 euroan egongo da aurten, [...]
Beasaingo Udalak tasak eta zergak ez igotzea erabaki du. Beraz, aurten ere, 2011ko ordenantza fiskalek jarraituko dute indarrean. Erabakia hartu aurretik, gobernu taldeak Beasaingo Udalaren egoera ekonomiko erreala ezagutzeko ikerketa egin zuen iazko urtea amaitu aurretik. Datu haiek kontuan hartuta, udalaren egoera ekonomikoa « nahiko ona» zela eman zuen jakitera orduan Koldo Agirre alkateak. Hala, aurreko bi urteetan jairrutako bidetik, eta «herria ekonomikoki nola dagoen ikusita» hartu dute erabakia.
Iaz, zaborraren gaineko tasak igo ziren bakarrik Beasainen, baina aurten horiek ere 2011ko berdinak izaten jarraituko dute. Etxebizitza bakoitzean, beraz, 70,72 euro ordaindu beharko da aurten zaborraren tasa. Elikadura dendek eta tabernek 287 euro ordaindu beharko dute, denda arruntek 184 euro, jatetxeek 398 euro eta biltegi handiek eta antzekoek 913 euro.
Kiroldegian ere berdin
Kirolaren Udal Fundazioko zuzendaritza batzordeak iazko abenduaren 20an egin zuen batzarrean, Antzizar kiroldegiko tarifetan inolako igoerarik ez egitea adostu zuen. Zuzendaritza batzordean ordezkaritza duten alderdi guztien oniritziarekin erabaki zen 2011ko prezioak indarrean mantentzea. Tasak onartzeaz gain, kiroldegiko urteko aurrekontua, kudeaketa plana eta 2010eko ustiapen kontuen likidazio ikuskatua onartu ziren.
Tasek izango duten aldaketa bakarra taxiena izango da, Beasaingo Udalak aho batez onartu baititu AGITAX Gipuzkoako Taxisten Elkarteak aurtengorako proposatu dituen tarifak. Abiasaria 3,25 euroan egongo da aurten, eta kilometroko euro bat ordaindu beharko da. Egunero, 22:00etatik hurrengo eguneko 07:00etara eta asteburuetan, kilometroko 1,62 euro ordaindu beharko da. Asteburuetan eta jai egunetan abiasaria 3,35 eurokoa izango da.
Hondasun higiezinen gaineko zergari dagokionez, hiri-ondasunen gaineko zergari aplikagarri zaion karga tasa %0,21ekoa izango da, landalur-ondasunena %0,74 eta lurzoru industrial edo hirugarren sektorekoan kokatutakoena %0,6. Udalak zehaztutako tasa eta zerga guztiak udalaren webgunean daude zehaztuta.