Zumarragako Musti taldeak Emilio Hernandez bazkidea omenduko du ostiralean
Musti taldeak urteko afaria egingo du datorren ostiralean, hilak 27. Emilio Hernandez omenduko du taldeak aurtengoan, Realeko bazkide egin zela 25 urte beteko baitira. “Bere leialtasuna eskertu nahi diogu”, esan dute Urretxuko eta Zumarragako Realeko zaleak biltzen dituen elkartetik. Bide batez, Urola futbol taldean hasi, eta Realean jokatzen ari diren hainbat gazteen lanari aitortza egingo dio Musti taldeak: Ion Manuel Vega, Nere Gabirondo de la Hera eta Idoia Agirre Olabide. Realeko langileen lanari ere erreparatuko diote elkartekoek, aurten lehen taldeko ordezkari Juantxo Treceti esker ona agertuko diote.