ELA-CAF sail sindikalak bi bilera egingo ditu bihar
CAF enpresako ELAren ordezkariek bi bilera deitu dituzte biharko. Goizean, 10:30ean, sindikatuak Beasainen duen egoitzan bilduko dira. Arratsaldean berriz, Goierriko Lanbide Eskolan jarri dute hitzordua, 15:30ean. Besteak beste, enpresako hitzarm...
CAF enpresako ELAren ordezkariek bi bilera deitu dituzte biharko. Goizean, 10:30ean, sindikatuak Beasainen duen egoitzan bilduko dira. Arratsaldean berriz, Goierriko Lanbide Eskolan jarri dute hitzordua, 15:30ean. Besteak beste, enpresako hitzarmena eta Gipuzkoako metal arloko hitzarmen kolektiboa izango dituzte hizpide; baita larunbateko manifestazioa ere.