Kooperaziorako bederatzi proiektutarako 95.000 euro bideratuko ditu udalak
Kooperaziorako proiektuak garatzeko gobernuz kanpoko erakundeei diru laguntzak emateko arautegiaren bat eginez, eta 2011. urteari dagokion deialdia egin ondoren, Ordiziako Udalak 95.000 euro banatuko ditu bederatzi erakunderen artean. Guztira 19 proiektu aurkeztu ziren, eta Hegoak enpresak aztertu ondoren, bederatzi proiekturi laguntza ematea erabaki dute. Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek bozkatu zuten proposamenaren alde, joan den ostegunean. Proiektu gehienak emakumezkoei eta haurrei zuzendutakoak dira. Emakumezkoen kasuan, formaziora eta lan mundura begirakoak dira egitasmoak, eta haurrenak hezkuntza bermatze aldera egindakoak. Bederatzi proiektu horietatik zazpi Amerikan garatuko dituzte (Perun bi, Guatemala, Nikaragua, El Salvador, Bolivia eta Haiti), eta beste biak Asian, Txinaren menpe dagoen Tibeten hain zuzen. Lankidetza proiektuena ez zen bilkuran onartu zuten puntu bakarra izan. Ustezko haur lapurtuen auzian Gipuzkoako Batzar Nagusiek plazaratutako adierazpen instituzionala ere aho batez onartu zuten, eta gauza bera egin zuten EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren plan estrategikoa urtebetez luzatzearekin. Ordiziako hamar komertziori EIOZren hobaria ezartzearekin ere denak azaldu ziren ados. Ordizia Lantzenek La Caixarekin egin beharreko hiru milioi euroko kreditu-konturako abalaren puntua ere aurrera atera zen. Azkenik, bizilagun bat babestutako pisu batean sartzeko abala ere onartu zuten Bilduk eta PSE-EEk. EAJ abstenitu egin zen. Araudiarena, hurrengorako Udal planeamenduaren pholkularitza batzordearen araudi aldaketari zegokion puntua, berriz, otsaileko [...]
Kooperaziorako proiektuak garatzeko gobernuz kanpoko erakundeei diru laguntzak emateko arautegiaren bat eginez, eta 2011. urteari dagokion deialdia egin ondoren, Ordiziako Udalak 95.000 euro banatuko ditu bederatzi erakunderen artean. Guztira 19 proiektu aurkeztu ziren, eta Hegoak enpresak aztertu ondoren, bederatzi proiekturi laguntza ematea erabaki dute. Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek bozkatu zuten proposamenaren alde, joan den ostegunean.
Proiektu gehienak emakumezkoei eta haurrei zuzendutakoak dira. Emakumezkoen kasuan, formaziora eta lan mundura begirakoak dira egitasmoak, eta haurrenak hezkuntza bermatze aldera egindakoak. Bederatzi proiektu horietatik zazpi Amerikan garatuko dituzte (Perun bi, Guatemala, Nikaragua, El Salvador, Bolivia eta Haiti), eta beste biak Asian, Txinaren menpe dagoen Tibeten hain zuzen.
Lankidetza proiektuena ez zen bilkuran onartu zuten puntu bakarra izan. Ustezko haur lapurtuen auzian Gipuzkoako Batzar Nagusiek plazaratutako adierazpen instituzionala ere aho batez onartu zuten, eta gauza bera egin zuten EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren plan estrategikoa urtebetez luzatzearekin. Ordiziako hamar komertziori EIOZren hobaria ezartzearekin ere denak azaldu ziren ados. Ordizia Lantzenek La Caixarekin egin beharreko hiru milioi euroko kreditu-konturako abalaren puntua ere aurrera atera zen. Azkenik, bizilagun bat babestutako pisu batean sartzeko abala ere onartu zuten Bilduk eta PSE-EEk. EAJ abstenitu egin zen.
Araudiarena, hurrengorako
Udal planeamenduaren pholkularitza batzordearen araudi aldaketari zegokion puntua, berriz, otsaileko bilkurarako uztea erabaki zuten. Igor Eguren alkateak esan zuen ekarpen gehiago jaso dituela txostenak, eta egokiena.
PROIEKTUAK BANAN-BANAN
Mugen gainetik. 7.790 euro.
Manos Unidas. 3.995 euro.
FISC. 7.690 euro.
Oscar Romero. 9.700 euro.
Nazioarteko elkartasuna. 9.700 euro.
Phagma Drolba. 1.400 euro.
Taupadak. 9.700 euro.
Serso San Viator. 7.700 euro.
Ropka. 9.713 euro.