Presoak eta iheslariak etxeratzearen aldeko oihala jarri dute balkoian
Urtarrilaren 7ko manifestazioa antolatu zuen Egin Dezagun Bidea ekimenak sartutako proposamen politikoa ere onartu zuten osteguneko osoko bilkuran. Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten mozioaren alde. EAJkoak abstenitu egin ziren, eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuen. Euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko eskatzen duen oihala udaletxeko balkoian jartzea eskatzen zuen mozioak, eta behin onartuta, balkoian eskegita dago dagoeneko oihala. Euskal Herriaren egoera politikoa aldatzen ari dela «errealitate objektiboa» da, eta Euskal Herrian normalizazio politikoa eman dadin «aukera berriak» zabaltzen ari direla dio mozioak. Halaber, onartutako testuak dioenez, ez da behar bezalako saiakerarik egin gatazkak eragindako biktimen mina aitortu eta erreparatzeko. Bide horretan, eragile politiko eta sozial gehienek «bestelako kartzela politika» bat posible dela diote. «Are gehiago, posible ez ezik, beharrezkoa ere bada, batetik, gatazkaren ondorioak humanizatzeko, eta bestetik, normalizazio prozesua sendotzeko». EAJren abstentzioa EAJk esan zuen presoen eskubideak errespetatzearen alde dagoela, baina biktimen egoerari ere aurre egin behar zaiola, eta horregatik jo dutela abstentziora.
Urtarrilaren 7ko manifestazioa antolatu zuen Egin Dezagun Bidea ekimenak sartutako proposamen politikoa ere onartu zuten osteguneko osoko bilkuran. Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten mozioaren alde. EAJkoak abstenitu egin ziren, eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuen. Euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko eskatzen duen oihala udaletxeko balkoian jartzea eskatzen zuen mozioak, eta behin onartuta, balkoian eskegita dago dagoeneko oihala.
Euskal Herriaren egoera politikoa aldatzen ari dela «errealitate objektiboa» da, eta Euskal Herrian normalizazio politikoa eman dadin «aukera berriak» zabaltzen ari direla dio mozioak. Halaber, onartutako testuak dioenez, ez da behar bezalako saiakerarik egin gatazkak eragindako biktimen mina aitortu eta erreparatzeko. Bide horretan, eragile politiko eta sozial gehienek «bestelako kartzela politika» bat posible dela diote. «Are gehiago, posible ez ezik, beharrezkoa ere bada, batetik, gatazkaren ondorioak humanizatzeko, eta bestetik, normalizazio prozesua sendotzeko».
EAJren abstentzioa
EAJk esan zuen presoen eskubideak errespetatzearen alde dagoela, baina biktimen egoerari ere aurre egin behar zaiola, eta horregatik jo dutela abstentziora.