Sarriegi eta Apalategi omenduko dituzte, etzi
Beasaingo Arrano elkarteak Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolari beasaindarrak omenduko ditu ostiralean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan egindako lanagatik. Ekitaldia 20:00etan izango da, Arrano tabernaren parean. Ondoren, 21:30ean...
Beasaingo Arrano elkarteak Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolari beasaindarrak omenduko ditu ostiralean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan egindako lanagatik. Ekitaldia 20:00etan izango da, Arrano tabernaren parean. Ondoren, 21:30ean, afaria egingo dute, elkartean. Parte hartu nahi dutenek, Arranon bertan eros ditzakete txartelak.