Joxe Artza eta Julen Herguedas txapeldun Argi Berrin
Joxe Artza eta Julen Herguedas ataundarrek irabazi dute Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa, finalean Joseba Ona eta Jose Angel Rojo ordiziarrak 3 eta 2 mendean hartuta. 1.500 euro eta txapelak lortu dituzte irabazleek, eta 800 euro bigarren geratu direnek. Aurten ehun bikoteren muga ez du gainditu txapelketak, 27 herritatik etorritako 89 bikotek eman baitute izena. Gipuzkoakoak izan dira gehienak, baina Nafarroakoak ere baziren, Sakana eta Leitza aldekoak. Hauxe da parte hartzaileen jatorriaren zerrenda: Ordizia (30), Zaldibia (9), Beasain (8), Lazkao (4), Tolosa (4), Zumarraga (3), Leitza (3), Bergara (2), Zegama (2), Ataun (2), Ormaiztegi (2) eta Etxarri Aranatz (2). Donostia, Alegia, Leaburu, Lasarte-Oria, Usurbil, Villabona, Aizarnazabal, Arriaran, Ikaztegieta, Mutriku, Legazpi, Oñati, Soraluze eta Azkoitiatik bikote bana etorri da aurten. Txapelketa larunbat arratsaldean jokatu zen. Hirugarren Iñaki de Castro eta Manolo Casado beasaindarrak sailkatu dira (400 euro); laugarren Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrak (200 euro); bosgarren Pepe Caballero eta Enrique Arce ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); seigarren Vicente Lopez eta Miguel Guillorme ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); zazpigarren Arrasateko Igor Barbero eta Roman Lopez (4 afari) eta zortzigarren Rufino Hernandez eta Jose Miguel Hernandez beasaindarrak (4 afari). Herriko lehen bikotea Joseba Ona eta Jose Angel Rojo izan [...]
Joxe Artza eta Julen Herguedas ataundarrek irabazi dute Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa, finalean Joseba Ona eta Jose Angel Rojo ordiziarrak 3 eta 2 mendean hartuta. 1.500 euro eta txapelak lortu dituzte irabazleek, eta 800 euro bigarren geratu direnek. Aurten ehun bikoteren muga ez du gainditu txapelketak, 27 herritatik etorritako 89 bikotek eman baitute izena.
Gipuzkoakoak izan dira gehienak, baina Nafarroakoak ere baziren, Sakana eta Leitza aldekoak. Hauxe da parte hartzaileen jatorriaren zerrenda: Ordizia (30), Zaldibia (9), Beasain (8), Lazkao (4), Tolosa (4), Zumarraga (3), Leitza (3), Bergara (2), Zegama (2), Ataun (2), Ormaiztegi (2) eta Etxarri Aranatz (2). Donostia, Alegia, Leaburu, Lasarte-Oria, Usurbil, Villabona, Aizarnazabal, Arriaran, Ikaztegieta, Mutriku, Legazpi, Oñati, Soraluze eta Azkoitiatik bikote bana etorri da aurten. Txapelketa larunbat arratsaldean jokatu zen.
Hirugarren Iñaki de Castro eta Manolo Casado beasaindarrak sailkatu dira (400 euro); laugarren Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrak (200 euro); bosgarren Pepe Caballero eta Enrique Arce ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); seigarren Vicente Lopez eta Miguel Guillorme ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); zazpigarren Arrasateko Igor Barbero eta Roman Lopez (4 afari) eta zortzigarren Rufino Hernandez eta Jose Miguel Hernandez beasaindarrak (4 afari).
Herriko lehen bikotea Joseba Ona eta Jose Angel Rojo izan dira, eta hortaz, bi txuleta eta bi ardo botila jaso dituzte saritzat. Elkarteko lehen bikotearen saria, bi txuleta, Aitor Calvillo eta Nikolas Zurutuzarentzat izan da, eta emakume batekin osatutako lehen bikotearen saria Zumarragako Maiderrek eta Miguelesentzat izan da.
Antxume eta arkume zozketak
Bestalde, eta urteroko ohiturari jarraituz, bosna antxume eta arkumeren zozketarako errifak ere saldu zituzten larunbatean. Antxumeen bost zenbaki sarituak hauek dira: 1018, 0476, 1932, 2082 eta 2803. Arkumeenak: 3890, 1101, 5704, 4448 eta 1143.