Maite Murgia: “Iron Man batean parte hartu nahiko nuke”
Maite Murgia gazte lazkaotarrak Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa irabazi du gazteen mailan. 20 urte ditu eta Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen. Rufino Murgia Euskaltel-Euskadi taldeko masajistaren alaba da eta ziklo-krosean, errepideko txirrindularitza lasterketetan eta udako triatloian ere aritzen da. Nolatan halako kirol zaletasun handia? Familian denok gara kirolariak. Hiru anaia-arrebok txikitatik eskiatu egin dugu eta bizikletan ibili gara. Xabi triatloietan ibili zen. Utzi egin zuen, baina bera izan zen animatu ninduena. Urtzi, berriz, txirrindularitzan, afizionatuetan dabil Bidelanekin. Zein kirol gustatzen zaizu gehien? Neguko triatloia eta ziklo-krosa. Ziklo-krosa elurrik ez zegoen urte batean probatu nuen eta asko gustatu zitzaidan. Zer moduz doa neguko denboraldia? Ziklo-krosari dagokionez, 23 urtez azpikoen Euskadiko Txapelketa irabazi dut eta Espainiakoan bigarren sailkatu naiz. Legazpin Gipuzkoako Txapelketa irabazi nuen, eta neguko triatloian Espainiako txapelketa irabazi dut gazteen mailan. Zeintzuk dira zure erronkak datozen hilabeteetarako? Igandean Euskadiko Neguko Triatloi txapelketa jokatuko da Izaban (Nafarroa) eta datorren astean denboraldiko azken proba izango da Antson (Aragoi). Ondoren, duatloietan eta triatloietan parte hartuko dut. Nor da zure entrenatzailea? Patxi Vila txirrindularia. Asko laguntzen dit. Aitaren laguna da. Italiako Flaminia taldearekin ari da eta gure harremana telefono eta posta elektroniko bidezkoa da. Non ikusten duzu zure burua epe luzera? Munduko ziklo-kros [...]
Maite Murgia gazte lazkaotarrak Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa irabazi du gazteen mailan. 20 urte ditu eta Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen. Rufino Murgia Euskaltel-Euskadi taldeko masajistaren alaba da eta ziklo-krosean, errepideko txirrindularitza lasterketetan eta udako triatloian ere aritzen da.
Nolatan halako kirol zaletasun handia?
Familian denok gara kirolariak. Hiru anaia-arrebok txikitatik eskiatu egin dugu eta bizikletan ibili gara. Xabi triatloietan ibili zen. Utzi egin zuen, baina bera izan zen animatu ninduena. Urtzi, berriz, txirrindularitzan, afizionatuetan dabil Bidelanekin.
Zein kirol gustatzen zaizu gehien?
Neguko triatloia eta ziklo-krosa. Ziklo-krosa elurrik ez zegoen urte batean probatu nuen eta asko gustatu zitzaidan.
Zer moduz doa neguko denboraldia?
Ziklo-krosari dagokionez, 23 urtez azpikoen Euskadiko Txapelketa irabazi dut eta Espainiakoan bigarren sailkatu naiz. Legazpin Gipuzkoako Txapelketa irabazi nuen, eta neguko triatloian Espainiako txapelketa irabazi dut gazteen mailan.
Zeintzuk dira zure erronkak datozen hilabeteetarako?
Igandean Euskadiko Neguko Triatloi txapelketa jokatuko da Izaban (Nafarroa) eta datorren astean denboraldiko azken proba izango da Antson (Aragoi). Ondoren, duatloietan eta triatloietan parte hartuko dut.
Nor da zure entrenatzailea?
Patxi Vila txirrindularia. Asko laguntzen dit. Aitaren laguna da. Italiako Flaminia taldearekin ari da eta gure harremana telefono eta posta elektroniko bidezkoa da.
Non ikusten duzu zure burua epe luzera?
Munduko ziklo-kros txapelketan eta Iron Man batean parte hartzea gustatuko litzaidake.
Lagunei ez al diezu inbidiarik?
Lagunen parrandei ez diet inbidiarik. Kirolarekin oso motibatuta nago eta denboraldia amaitu ondoren egingo ditut egin beharreko parrandak.
Beste zaletasunik ba al duzu?
Musika. Batzuetan pianoa jotzen dut. Euskal taldeak atsegin ditut gehienbat, Berri Txarrak.