Maite Murgiak hirugarren egin du denboraldiko lehen duatloian, Barakaldon
Maite Murgia kirolari lazkaotarrak podiumeko postua lortuz ekin dio duatloiko Euskal Zirkuituari. Barakaldon (Bizkaia) jokatu zen, atzo, denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Esprint distantzian aritu ziren duatloilariak: 5 kilometro korrika, 19,5 kilometro bizikletan, eta atzera 2,5 kilometro korrika. Murgiak (Trigoi Triatloi Taldea) 1:13:33 orduko denboran itxi zuen lana, Lourdes Oiartzabal irabazlearengandik (Antxintxika TT) 6:56 minutura. Bigarren Arrate Mintegi (Santander) sailkatu zen (1:07:44). Gizonezkoetan Jose Almagro (Santander) izan zen garailea (55:09) Barakaldoko 13. Duatloian; bigarren Kepa Ruiz (55:26) eta hirugarren Beñat Arnaiz (55:55). Taldeka Saltoki-Trikideak izan da irabazlea. Murgiak neguko triatloi denboraldi oparoa bukatuta ekin dio, orain, duatloiari. Neguko triatloien Espainiako Txapelketan, adibidez, 23 urtepeko txapeldun izan zen (sailkapen orokorrean 7.), Jacan (Huesca) urtarrilaren 22an. Ordukoan korrika 10 kilometro, bizikletan 33 kilometroko igoera Candanchuko eski estaziora, eta azkenik eskiatzen 10 kilometro egin behar izan zuen. Triatloiaz gain, neguan Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko hainbat lasterketa korritu ditu lazkaotarrak. Laudion (Araba) Euskadiko 23 urtepeko txapeldun eta Valentzian (Herrialde Katalanak) Espainiako txapeldunorde izan da, adibidez. Eskian, bestetik, 2005ean Espainiako iraupen eskiko txapeldun izan zen. Benasquen (2009) eta Anson (2010) triatloietako probak irabaziak ditu, biata ere.
Maite Murgia kirolari lazkaotarrak podiumeko postua lortuz ekin dio duatloiko Euskal Zirkuituari. Barakaldon (Bizkaia) jokatu zen, atzo, denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Esprint distantzian aritu ziren duatloilariak: 5 kilometro korrika, 19,5 kilometro bizikletan, eta atzera 2,5 kilometro korrika. Murgiak (Trigoi Triatloi Taldea) 1:13:33 orduko denboran itxi zuen lana, Lourdes Oiartzabal irabazlearengandik (Antxintxika TT) 6:56 minutura. Bigarren Arrate Mintegi (Santander) sailkatu zen (1:07:44).
Gizonezkoetan Jose Almagro (Santander) izan zen garailea (55:09) Barakaldoko 13. Duatloian; bigarren Kepa Ruiz (55:26) eta hirugarren Beñat Arnaiz (55:55). Taldeka Saltoki-Trikideak izan da irabazlea.
Murgiak neguko triatloi denboraldi oparoa bukatuta ekin dio, orain, duatloiari. Neguko triatloien Espainiako Txapelketan, adibidez, 23 urtepeko txapeldun izan zen (sailkapen orokorrean 7.), Jacan (Huesca) urtarrilaren 22an. Ordukoan korrika 10 kilometro, bizikletan 33 kilometroko igoera Candanchuko eski estaziora, eta azkenik eskiatzen 10 kilometro egin behar izan zuen.
Triatloiaz gain, neguan Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko hainbat lasterketa korritu ditu lazkaotarrak. Laudion (Araba) Euskadiko 23 urtepeko txapeldun eta Valentzian (Herrialde Katalanak) Espainiako txapeldunorde izan da, adibidez. Eskian, bestetik, 2005ean Espainiako iraupen eskiko txapeldun izan zen. Benasquen (2009) eta Anson (2010) triatloietako probak irabaziak ditu, biata ere.