San Bartolomeko auzotarrekin bilduko da bihar udala
Iazko auzoz auzoko esperientziaren ondoren, aurtengo auzoz auzoko antolamendu berria jarri dute martxan Ordiziako Udalak. Aurtengora begira, auzo gisa antolatzeko proposamena egin zuen udalak, eta horretarako, bizilagunekin zubi lanak egingo dituzten a...
Iazko auzoz auzoko esperientziaren ondoren, aurtengo auzoz auzoko antolamendu berria jarri dute martxan Ordiziako Udalak. Aurtengora begira, auzo gisa antolatzeko proposamena egin zuen udalak, eta horretarako, bizilagunekin zubi lanak egingo dituzten auzoetako ordezkarien funtzionamendua jarri du abian. Ekimen horrekin auzoen eta udalaren arteko harremana bermatu nahi dute.
Hori dena aurrera eramateko, San Bartolome auzoan egingo dute lehen bilera bihar, 19:00etan, ermitan. Bilera horren helburua auzoan dauden arazoen lehentasunak eta premiak zehaztea da. Aurrerago jakinaraziko dituzte beste auzoetan egingo dituzten bileren egun eta orduak.