Segurar askok parte hartu dute Lodosako ikastolaren aldeko ekitaldietan
Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari lagundu asmoz, Seguran antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu du. Eluska Gerriko bertako alkateak jakitera eman duenez, arratsaldetik hasita «sekulakoa»izan da jendearen erantzuna. Haurrek, gazteek zein helduek jarri nahi izan dute, gainera, beraien aletxoa Ibaialderi laguntzeko». Laiotz herri eskolako ikasleak, haurrak eta gurasoak izan ziren ostiralean egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak. Eskolatik plazara jaitsi ziren tropelean, eta txokolate jana egin zuten. Hotz egiten zuen, eta primeran etorri zitzaien edaria barruak berotzeko. Ondoren haurrak hainbat jolasetan parte hartu zuten, hala nola, zaldia eta zalduna jolasean, sila jokoan… Haurrekin batera gurasoak ere ibili ziren hainbat jolasetan, eta giro polita sortu zen herriko plazan. Arratsaldeko seietan arin-arina, fandangoa eta beste hainbat dantza pieza egin zituzten umeek. Ondoren, Laiotzeko ikasleek zein beraien guraso eta aiton-amonek patata tortilla pintxoak dastatu ahal izan zituzten. Ordu horretan gazta lehiaketari ekin zioten segurarrek. Guztira 120bat lagunek parte hartu zuten, eta bakoitzak euro bat ordaindu zuen. Kasu horretan saria ez zuen gaztarik onena egin zuen parte hartzaileak irabazi, jakiaren pisua asmatu zuenak baizik. Gaztak 1.175 gramo zituen, eta Unai Oiarbidek asmatu zuen. Horrenbestez, bera izan zen gazta etxeratu zuena. Iluntzean herriko koruko kideak zein herritarrak eztarriak berotu eta kantuan aritu ziren. Ondoren, herriko gaztetxoek eta haurrek [...]
Lodosako (Nafarroa) Ibaialde ikastolari lagundu asmoz, Seguran antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu du. Eluska Gerriko bertako alkateak jakitera eman duenez, arratsaldetik hasita «sekulakoa»izan da jendearen erantzuna. Haurrek, gazteek zein helduek jarri nahi izan dute, gainera, beraien aletxoa Ibaialderi laguntzeko».
Laiotz herri eskolako ikasleak, haurrak eta gurasoak izan ziren ostiralean egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak. Eskolatik plazara jaitsi ziren tropelean, eta txokolate jana egin zuten. Hotz egiten zuen, eta primeran etorri zitzaien edaria barruak berotzeko.
Ondoren haurrak hainbat jolasetan parte hartu zuten, hala nola, zaldia eta zalduna jolasean, sila jokoan… Haurrekin batera gurasoak ere ibili ziren hainbat jolasetan, eta giro polita sortu zen herriko plazan.
Arratsaldeko seietan arin-arina, fandangoa eta beste hainbat dantza pieza egin zituzten umeek. Ondoren, Laiotzeko ikasleek zein beraien guraso eta aiton-amonek patata tortilla pintxoak dastatu ahal izan zituzten.
Ordu horretan gazta lehiaketari ekin zioten segurarrek. Guztira 120bat lagunek parte hartu zuten, eta bakoitzak euro bat ordaindu zuen. Kasu horretan saria ez zuen gaztarik onena egin zuen parte hartzaileak irabazi, jakiaren pisua asmatu zuenak baizik. Gaztak 1.175 gramo zituen, eta Unai Oiarbidek asmatu zuen. Horrenbestez, bera izan zen gazta etxeratu zuena.
Iluntzean herriko koruko kideak zein herritarrak eztarriak berotu eta kantuan aritu ziren. Ondoren, herriko gaztetxoek eta haurrek dantza egin zuten txistulariak lagun zituztela.
Ekitaldiari bukaera emateko patata tortilla pintxoak dastatu zituen jendeak. Guztira 45 tortilla eraman zituzten plazara, norbanakoek, elkarteetako kideek eta herriko taldeek prestatuta. Taberna batzuk berriz, ardoa eman zuten. Bi euro ordainduta eskuratu zitezkeen pintxoa eta baxoerdia. Bestalde, Segurako euskara ikasleek krepeak egin zituzten txokolatearekin, eta bi euroan saldu zuten bakoitza. Hotzari aurre egiteko gaztainak ere erre eta jan zituzten plazan.
Festa giroan eman zioten bukaera egitarauari, gaueko bederatziak aldera.
Dirua ikastolarentzat
Arratsaldetik gauera bitartean, lehiaketarekin zein pintxoekin bildutako dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute. Herri osoaren izenean Segurako Udala arduratuko da zeregin horretaz.
Bestalde, festan bildutako diruaz gain, Segurako Udalak 500 euroko diru laguntza emango dio Ibaialde ikastolari. Herriko elkarteetako bazkideek zein Laiotz herri eskolako ikasleek ere euro bana jarri dute, helburu berarekin.