Toberako lau ikaslek domina bana jaso dute Andoaingo VII. Piano-Jaialdian
Tobera musika eskolako lau ikasleri domina bana eman diete epaimahaiko kideek Andoaingo piano-jaialdian. Aurten jaialdi hori antolatzen duten zazpigarren aldia da, eta Toberak ikasle gazteen aldeko apostua egin du. Iker Gomez de Segura musika eskolako zuzendariak jakitera eman duenez, «oso gustura daude emitzarekin». Interprete bakarlarien txandan aritu diren lau ikaslek jaso dituzte, hain zuzen, dominak. Andrei Joan Filip ikasle zegamarrak esaterako, Le Crocodille du Clavier Booguie No. 1 pieza jo ondoren, zilarrezko domina etxeratu zuen, ikasle hasiberria izan arren. Izaskun Malkorra zegamarrak ere lorpen bera eskuratu zuen Bastien IV Blue Grass lanarekin. Ikasle segurarren artetik, Ander Svenssonek Crosing Borders On The Moveerekin zilarrezko domina eta aipamena eskuratu zituen, eta Kepa Garmendia mutiloarra berriz, kalifikazio gorena eskuetan zuela etxeratu zen: urrezko domina, hain zuzen. Mutiloarrak Bastien II eskola-liburuko Tarantella interpretatu zuen. Musika eskolan ikasitakoa herritarrei erakusteko aukera izango dute lau umeek. Ander Svenssonek eta Kepa Garmendiak esaterako, Seguran joko dute otsailaren 22an, eta Andrei Joan Filipek eta Izaskun Malkorrak Zegaman, martxoaren 28an. Bestalde, Laida Arrondo eta Itxaso Berasategi izan ziren Idiazabalgo Txistulari Alardean parte hartutako kiderik gazteenak, eta beraiek egindako lana ere goraipatu nahi du Toberak.
Tobera musika eskolako lau ikasleri domina bana eman diete epaimahaiko kideek Andoaingo piano-jaialdian. Aurten jaialdi hori antolatzen duten zazpigarren aldia da, eta Toberak ikasle gazteen aldeko apostua egin du. Iker Gomez de Segura musika eskolako zuzendariak jakitera eman duenez, «oso gustura daude emitzarekin».
Interprete bakarlarien txandan aritu diren lau ikaslek jaso dituzte, hain zuzen, dominak. Andrei Joan Filip ikasle zegamarrak esaterako, Le Crocodille du Clavier Booguie No. 1 pieza jo ondoren, zilarrezko domina etxeratu zuen, ikasle hasiberria izan arren. Izaskun Malkorra zegamarrak ere lorpen bera eskuratu zuen Bastien IV Blue Grass lanarekin. Ikasle segurarren artetik, Ander Svenssonek Crosing Borders On The Moveerekin zilarrezko domina eta aipamena eskuratu zituen, eta Kepa Garmendia mutiloarra berriz, kalifikazio gorena eskuetan zuela etxeratu zen: urrezko domina, hain zuzen. Mutiloarrak Bastien II eskola-liburuko Tarantella interpretatu zuen.
Musika eskolan ikasitakoa herritarrei erakusteko aukera izango dute lau umeek. Ander Svenssonek eta Kepa Garmendiak esaterako, Seguran joko dute otsailaren 22an, eta Andrei Joan Filipek eta Izaskun Malkorrak Zegaman, martxoaren 28an.
Bestalde, Laida Arrondo eta Itxaso Berasategi izan ziren Idiazabalgo Txistulari Alardean parte hartutako kiderik gazteenak, eta beraiek egindako lana ere goraipatu nahi du Toberak.














